240. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketak ordainarazpenen ordenantzetan, 2017ko urtarrilaren 1ean indarra har dezaten. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2016ko urriaren 3an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen aldaketak tasak arautzen dituzten ordenantza fiskaletan, 2017ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra har dezaten.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduei jarraikiz, erabaki hori 2016ko 199. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 14an, baita Udalaren ediktu oholean paratu ere, eta espedientea 30 egunean egon da jendaurrean.

Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork inolako alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu foru legearen 325.1.c) artikuluan dauden aginduak bete beharrez, behin betiko onetsitako aldaketak argitaratzen dira, ondotik ematen den eranskinean ezartzen den bezala.

Argitara ematen da aipatu agindua bete beharrez, eta ohartarazten ezen honako aldaketa hauen aurka –xedapen administratibo orokorra baita– ezin dela administrazio bidean errekurtsorik paratu, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.3 artikuluari jarraikiz. Hortaz, behin betiko onespen honen aurka ondoko bideetakoren bat erabiltzen ahalko da:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2016ko azaroaren 29an.–Ogasuneko zinegotzi delegatua, José Ángel Andrés Gutiérrez.

5. ZENBAKIA

Ordenantza fiskala, Herri-lurretako eremu publikoa okupatzeko
tasak arautzen dituena

–10. artikuluari 3. puntua gehitu zaio, testu honekin: “Udalak antolatu, sustatu eta babestutako ekitaldietarako, dagokien tasaren likidazioa emankizunaren baimenean bertan jasoko da eta jarduera sustatu, babestu edo antolatzen duen alor, kudeaketa zentro edo administrazio unitate bera izanen da likidazioa egiteaz arduratuko dena, dagokien tarifaren arabera eta jarduera gauzatzen duenak horretarako baldintza guztiak bete beharko ditu.”

6. ZENBAKIA

Ordenantza fiskala, Eremu publikoa, tokiko erabilera publikoko ondasunak eta erabilera publikoari atxikitako jabetza pribatuko lurrak terrazaz, beladorez eta barra-mostradore eramangarriez okupatzeko tasa arautzen duena

–6. artikuluan (Karga-tasa) lerroalde bat gehitu da, testu honekin:

“Barra-mostradore eramangarrien kasuan, hura osatzen duten moduluen kopurua, aprobetxamenduak okupatzen duen azalera, funtzionamendurako beharrezkoa duen zerbitzu eremua eta egun kopurua barne.”

15. ZENBAKIA

Ordenantza fiskala, Kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituena

4. artikulua. Subjektu pasiboak:

–6. eta 7. puntuei zenbakiak aldatzea, egungo 6.ari idazketa berria emanez (7.a izatera pasako litzateke), testu honekin:

4.6.–Ordenantza honen ondorioetarako, iraupen luzeko langabeak dira lanik gabe daudenak eta langabe gisa inskribaturik etenik gabe gutxienez ere bi urte egin dituztela erakusten duen txostenaren bidez frogatzen dutenak. Txostena Nafarroako Enplegu Zerbitzuak emanen du (SEPE)”.

4.7.–Ordenantza honen ondorioetarako, desgaitasun/minusbaliotasun gradua duten pentsiodunak dira hori hala dela frogatzen dutenak, dagokion administrazioak emandako desgaitasun edo minusbaliotasun ziurtagiriaren bitartez.

–8. puntua gehitu da, testu honekin:

Ordenantza honen ondorioetarako, gizarteratze errentaren edo errenta bermatuaren hobariak jaso ahal izateko, gizarteratzeko errenta edo errenta bermatua jasotzen duela frogatzen duen ziurtagiria, dagokion administrazioak luzatua, aurkeztu beharko du.

–9. puntua gehitu zaio, testu honekin:

Ordenantza honen ondorioetarako, Europako gazte txartelaren hobariak jaso ahal izateko, txartel hori baduela frogatu beharko du.

10. artikulua. Salbuespenak eta hobariak.

–f) atalari idazketa berria ematea, testu honekin: Pentsiodunaren kategoriako bazkide bat laguntzen duena, baldin eta bazkideak edozein gradutako desgaitasun/minusbaliotasuna, erabateko ezintasuna, baliaezintasun handia, iraunkor eta osoa badauka.

–6, 7, 8, 9 eta 10. puntuak gehitzea (hobariak), testu honekin:

6. Urteko abonamenduan %10eko murrizketa eta 10/20 sarreren txartela lortuko dute Europako gazte txartela indarrean dutela frogatzen dutenek.

7. Urteko abonamenduan %20ko murrizketa eta 10/20 sarreren txartela lortuko dute %33 eta %54 arteko desgaitasun/minusbaliatasun gradua duten pentsiodunek.

8. Urteko abonamenduan %40ko murrizketa eta 10/20 sarreren txartela lortuko dute:

  • Desgaitasuna/minusbaliotasuna duten pentsiodunek, desgaitasun hori %55etik %64ra bitartekoa bada.
  • Pentsiodunek, erretiroaren edo alarguntasunaren ondorioz, eta/edo 65 urtetik goitikoek.

9. Urteko abonamenduan %50eko murrizketa eta 10/20 sarreren txartela lortuko dute:

  • Desgaitasuna/minusbaliotasuna duten pentsiodunek, hura %65ekoa edo hortik goitikoa bada.
  • Erabateko ezintasuna, baliaezintasun handia, iraunkor eta osoa daukaten pentsiodunek. Azken kasu honetan, gainera, langabezian daudela frogatu beharko dute.
  • Gizarteratzeko errenta edo errenta bermatua jasotzen dutenek.

10. Hobari horiek ez dira metagarriak, salbu eta langabezian egoteagatik daudenak, eta aplikatuko dira tramitazioa batera egiten bada tramite bakarrarekin, hau da, egun eta une berean.

–Tarifen eranskina aldatzea:

  • Eguneko sarrera: Hirugarren atalari idazketa berria eman zaio, eta laugarrena ezabatu, testu honekin: 65 urtetik goiti.
  • Urteko abonamenduak instalazio guztietarako, 10 sarreren txartelak eta 20 sarreren txartelak. Honako hauei buruzko atalak ezabatzea: bakarrarentzat, 65 urtetik goitiko erretiratu, pentsioduna edo alarguna eta, bakarrarentzat, gutxienez %55eko minusbaliotasuna duen pentsioduna.

23. ZENBAKIA

Ordenantza fiskala, Udalaren etxeko laguntza zerbitzuen (ELZ)
tasak arautzen dituena

–8.3 artikuluko orduaren benetako kostua aldatu da: 22,07 euro izanen da.

32. ZENBAKIA

Ordenantza fiskala, Ordezko betearazpenen tasak eta betearazpen aginduenak arautzen dituena

–7. artikuluko ehunekoa aldatu da, eta %19,7koa izanen da.

36. ZENBAKIA

Ordenantza fiskala, Muñoz Sola arte modernoko museoan sartzeko tasa arautzen duena

–Tarifen taulan honako kasu hau jasoko da, testu honekin:

Orobat, doakoa izanen da Muñoz Sola museoko sarrera langabetuendako, enplegu eskariaren txartela, NANa edo pasaportea aurkeztuta.

38. ZENBAKIA

Ordenantza fiskala, Udalaren hemerotekako, artxiboko eta liburutegiko funtsak kopiatzeko zerbitzuak emateagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituena

–5. artikuluan jasotako tarifak aldatu eta honela gelditu dira:

I. DOKUMENTUEN FOTOKOPIAK

1) DIN A4 fotokopiak

a) Alde bakarretik:

0,14 euro

b) Bi aldeetatik:

0,20 euro

2) DIN A3 fotokopiak

0,20 euro

II. PLANOEN FOTOKOPIAK

1) m² 1 bitarte:

5,25 euro

2) m² 1etik goiti egiten duen m² edo zatiki bakoitzeko:

3,15 euro

III. KOPIA DIGITALAK

1) Irudi digitalizatuaren kopia

0,35 euro

2) Irudia digitalizatzea

0,65 euro

3) Bereizmen handiko irudia digitalizatzea

5,00 euro

4) Grabazioa, euskarri digitalean

1,50 euro

IV. ERREPRODUKZIO ESKUBIDEAK

1) Erakusketen katalogoa

a) Katalogoaren barneko orria

20,00 euro

b) Katalogoaren azala

50,00 euro

2) Inprimaturiko argitalpena (liburuak, aldizkariak, prentsa eta abar)

a) Barneko orria

20,00 euro

b) Azalen erreprodukzioa

70,00 euro

3) Kartelak

105,00 euro

V. POSTA ELEKTRONIKOAREN BIDEZ EDO POSTAZ IGORTZEA

1) Postaz

2,10 euro

a) 10 orri arte

2,50 euro

b) Hortik gora 10 orriko multzo bakoitzeko

1,50 euro

2) Posta elektronikoa

2,50 euro

a) 10 mb arte

2,00 euro

b) Hortik gora 10 mb-eko igoera bakoitzeko

1,00 euro

Oharra: kasua bada, egindako jarduketa bakoitzari dagozkion zenbatekoak batuko dira.

Iragarkiaren kodea: L1613588