240. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TIRAPU

2017. urteko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Tirapuko Udalak, 2016ko urriaren 25ean, hasiera batean onetsi zuen 2017ko ekitaldiko plantilla organikoa, eta hori 2016ko 214. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 7an. Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan da. Hortaz, behin betikoz onetsirik gelditu da 2017ko plantilla organiko hori.

Izarbeibarko Zerbitzu Administratiboen Mankomunitatetik zerbitzu ematen duten lanpostuak

Idazkaria: Kopurua: 1. A maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %28,72. Beste osagarri batzuk: %10. Egoera: jardunean.

Kontu-hartzailea: B maila. Sarbidea: administrazio-kontratu bidez betea. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %28,72.

Administrari-ofiziala: C maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %15,72.

Administrari laguntzailea: Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %15,72.

Behin betiko onespen honen kontra uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 333. artikuluko 1. zenbakiak aipatzen dituen errekurtsoak aurkez daitezke.

Tirapun, 2016ko azaroaren 29an.–Alkate udalburua, Iñaki Lafuente Górriz.

Iragarkiaren kodea: L1613546