2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PITILLAS
2016ko aurrekontuan 1. aldaketa egiteko espedientea. Hasierako onespena
Pitillasko Udalak, azaroaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1. aldaketa Pitillasko Udalaren aurrekontu orokorrean, kredituei buruzkoa.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin bat.
Kredituaren 1. aldaketa behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko epean ez bada erreklamaziorik aurkezten.
Pitillasen, 2016ko azaroaren 28an.–Alkatea, Francisco Arrazubi Pérez.
Iragarkiaren kodea: L1613522