2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OBANOS
2017ko zerga-tasak
Obanosko Udalak, 2016ko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, zerga-tasa hauek onetsi zituen 2017ko ekitaldirako:
1.–Lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa.
–Hirilurreko ondasunen gaineko zerga; %0,1713ko tasa.
–Landalurreko ondasunen gaineko zerga; urtean %0’80ko tasa.
2.–JEZ. 1 koefizientea.
3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga. %4,65ko tasa.
4.–Lurren balio igoeraren gaineko zerga.
4.1. Zerga-oinarria zehazteko, portzentaje hauek ezartzea:
–1-5 urteen tartea: 3,01 koefizientea.
–5-10 urteen tartea: 2,90 koefizientea.
–10-15 urteen tartea: 2,78 koefizientea.
–15-20 urteen tartea: 2,78 koefizientea.
4.2. Talde guztiendako karga-tasa: %15,35.
5.–Obretako lizentzia emateko tasa: %0,62eko tasa.
6.–Lehen okupazioko lizentzien tasa: 483 euroko tarifa, bizitegi bakoitzeko.
Ordenantza fiskaletan ezarritako tasei eutsiko zaie.
7.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga.
Tarifa ofiziala.
8.–Herrilurretako aprobetxamenduak: ez da handituko.
Onespen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo bestela,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Obanosen, 2016ko azaroaren 28an.–Alkatea, Juan Ignacio Elorz Torrecilla.
Iragarkiaren kodea: L1613527