240. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Aurrekontuko 4/2016 aldaketa. Behin betiko onespena

2016ko 213. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 4an, aurrekontuan laugarren aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egindako aldaketa hori behin betiko onetsi da eta argitara ematen, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

GASTUAK:

6. kapitulua: 63.800 euro.

Guztira: 63.800 euro.

SARRERAK:

8. kapitulua: 63.800 euro.

Guztira: 63.800 euro.

Mendigorrian, 2016ko azaroaren 28an.–Alkatea, Iosu Arbizu Colomo.

Iragarkiaren kodea: L1613557