2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
5. poligonoko ZO-2.1 aldeko lurzatien xehetasun azterlana. Hasierako onespena
Mendabiako Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzaren 2016ko azaroaren 30eko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Udal Planeko 5. poligonoko ZO-2.1 aldeko 2946, 2947, 2948, 2949 eta 2868. lurzatien xehetasun azterlana, Carlos Gurrea Mangadok sustaturik.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Mendabian, 2016ko azaroaren 30ean.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L1613575