96. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Alkatea ordeztea

Alkatetzaren apirilaren 24ko 257/2017 Dekretuaren bidez, ondokoa ebatzi da:

Gaia: alkatearen ordezkapena, udalerritik kanpo izateagatik.

Ikusirik 2017ko apirilaren 29tik maiatzaren 6ra, biak barne, ez naizela lanera agertuko, opor egunak hartzeagatik.

Legeak ezartzen duenez, alkaterik ez denean –kanpoan izateagatik, besteak beste– alkateordeei dagokie alkatearen eginkizunetan aritzea, izendapen ordenaren arabera. Hala ere, alkateordeak ezin izanen ditu eginkizun horiek bereganatu, baldin eta alkateak ez baditu espresuki haren esku utzi dekretu baten bidez; dekretu horrek ezarriko du zer gai utzi dituen haren esku. Horiek horrela, 2017ko apirilaren 29tik maiatzaren 6ra, biak barne, izanen du eragina, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar bada ere.

EBATZI DUT:

1. Piluka García Castellano lehen alkateordearen esku uztea alkatearen eginkizunak 2017ko apirilaren 29tik maiatzaren 6ra bitarte, biak barne; epe horretan bere gain hartuko ditu.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Zizur Nagusian, 2017ko apirilaren 25ean.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1705029