240. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEATXE

Ordenantza, uraren hornidura zerbitzuagatiko eta uraren saneamendurako sarea mantetzeagatiko tasa arautzen duena. Hasierako onespena

Leatxeko Udalak, 2016ko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen uraren hornidura zerbitzuagatiko eta uraren saneamendurako sarea mantetzeagatiko tasa arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako testua jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako udal ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Leatxen, 2016ko azaroaren 28an.–Alkatea, Javier Iribarren Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1613528