2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEATXE
2017ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten udal zergen karga-tasak, indizeak eta portzentajeak
Leatxeko Udalak, 2016ko azaroaren 25ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten udal zergen karga-tasak, indizeak eta portzentajeak finkatzea, ondotik heldu diren bezala:
–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa:
- Hirilurreko ondasunetarako ezartzen den urteko karga-tasa %0,196 izanen da, ondasunek katastroan duten balioaren gainean.
- Landalurreko ondasunetarako ezartzen den urteko karga-tasa %0,578 izanen da, ondasunek katastroan duten balioaren gainean.
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako karga-tasa %3,1416 izanen da eraikuntza, instalazio eta obrak gauzatzeko aurrekontuaren gainean.
–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: Indizea: %1,4.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:
- Benetako igoeraren zenbatekoa zehazteko, sortzapenaren mementoan lurrak zuen balioaren gainean portzentajerik txikiena aplikatuko da (urte batetik bortzera bitarteko aldia): %2,2; 10 urte bitartekoa: %2,1; hamabortz urte bitartekoa: %2,0; 20 urte bitartekoa: %2.
- Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan, kuotak zehazteko zerga oinarriari aplikatu beharreko karga-tasa bakarra %14,07 izanen da, hain zuzen.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 21. artikuluan xedatuari jarraikiz, erabaki horren kontra honako errekurtso hauetako edozein paratzen ahal da, hautara: berraztertzeko errekurtsoa, Leatxeko Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina; gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Leatxen, 2016ko azaroaren 26an.–Alkatea, Javier Iribarren Pérez.
Iragarkiaren kodea: L1613526