2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEATXE
2017ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Leatxeko Udalak, 2016ko azaroaren 25ean egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2017ko plantilla organikoa.
Funtzionarioak
1.–Lanpostuaren izena: idazkaria, Oibar-Leatxeko Udalen Batasunekoa. A maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %9,88. Egoera: hutsik.
Langileen izen zerrenda
1.–Lanpostuaren izena: Oibarko eta Leatxeko Udalen Batasuneko idazkaria. Izena: M.ª del Mar Torres Echeverría. A maila. Zerbitzu aitortuen antzinatasun data: 2011/02/01. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %9,88. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Leatxen, 2016ko azaroaren 26an.–Alkatea, Javier Iribarren Pérez.
Iragarkiaren kodea: L1613524