240. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEATXE

Leatxeko Udalaren 2017ko ekitaldiko aurrekontu orokorra. Hasierako onespena

Leatxeko Udalak, 2016ko azaroaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, legezko gehiengoa zuela, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea Leatxeko Udaleko 2017ko aurrekontu orokorra, eta hura betearazteko oinarriak, arau hauetan xedatuari jarraikiz: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 269.etik 276.era bitarteko artikuluak eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 201. artikulua eta ondokoak.

2. Hasierako onespenaren erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzea, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, argitaratu eta hamabost egun balioduneko epean.

Erreklamaziorik aurkezten bada, osoko bilkuran horiek ebazteko berariazko erabakia hartuko da, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Erreklamaziorik egon ezean, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea bukatutakoan.

Leatxen, 2016ko azaroaren 28an.–Alkatea, Javier Iribarren Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1613523