240. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Aldaketa eraikuntzaren ordenantzan. Hasierako onespena

Itzako Udalak, 2016ko urriaren 13an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Hirigintzako Udal Planeko eraikuntza ordenantzaren 42. artikuluko aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Hirigintzako Udal Planeko eraikuntza ordenantzako aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Eritzebeitin, 2016ko azaroaren 29ean.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L1613559