240. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

2017ko ekitaldiko ordenantza fiskaletako aldaketa. Hasierako onespena

Funesko Udalak, 2016ko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen aldaketak udalaren prezio publiko eta tasa batzuk arautzen dituzten Funesko Udalaren ordenantza fiskaletan, aipatu bilkurari dagokion espedientera bildutako agiriekin bat etorriz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan xedatutakoari jarraituz, aipatu ordenantzen aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu, Udalaren Idazkaritzan egonen baita, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aldaketak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Funesen, 2016ko azaroaren 25ean.–Alkate udalburua, Ignacio Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1613502