240. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Lurraren desafektazioa, 1. poligonoko 358. lurzatian.
Hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, 2016ko azaroaren 9an egin osoko bilkuran, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak eskatutako gehiengoa bildurik eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Ondasunen Erregelamenduari jarraikiz, honako erabaki hau hartu zuen:

“Hasiera batean onetsi da 315 metro koadro banandu, aldatu eta ondareko ondasun gisa sailkatzea, Landalurreko Ondasunen Erregistroko 1. poligonoko 358. lurzatian (jabari publikoko eta herrilurretako ondasun gisa dago sailkatua)”.

Ondasun hori desafektatzen da Francisco Javier Ostiz Apezteguíari lagatzeko erabilera.

Espedienteari lotutako dokumentazioan deskribatzen dira lurrak.

Espedientea ikusgai egonen da Udal Idazkaritzan, bulego orduetan, hilabetez egonen ere alegazioak egin ahal izateko. Epe hori inolako erreklamaziorik egin gabe iraganez gero, erabakia behin betikoa bilakatuko da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Donezteben, 2016ko azaroaren 10ean.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.

Iragarkiaren kodea: L1613500