240. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZUELO

1/2016 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

2016ko 209. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 28an, 2016ko aurrekontuan egindako 1. aldaketa onesteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

1/2016 ZENBAKIKO ALDAKETA

Kreditu berezia

Gastuak: San Simeón bidearen konponketa. Zenbatekoa: 106.000 euro.

Finantzaketa:

Estatuaren diru-laguntza. Zenbatekoa: 43.200 euro.

Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza. Zenbatekoa: 45.500 euro.

Diru-sarreren superabita, indarra duen aurrekontuan. Zenbatekoa: 17.300 euro.

Azuelon, 2016ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Roberto Crespo Morentin.

Iragarkiaren kodea: L1613560