240. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRAITZA

2016ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Arraitzako Kontzejuko Batzarrak, 2016ko urtarrilaren 18an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2016ko ekitaldiko aurrekontu arrunta.

Onespen hori 2016ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 2an, eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsirik gelditu da delako aurrekontua. Hona hemen aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

GASTUAK:

2. kapitulua: 15.970,00 euro.

4. kapitulua: 50,00 euro.

6. kapitulua: 34.600,00 euro.

Gastuak, guztira: 50.620,00 euro.

SARRERAK:

3. kapitulua: 250,00 euro.

4. kapitulua: 17.519,00 euro.

5. kapitulua: 32.851,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 50.620,00 euro.

Arraitzan, 2016ko azaroaren 28an.–Kontzejuko burua, Belén Iraceburu Catalán.

Iragarkiaren kodea: L1613573