2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAITZ
Araizko Udalaren 2017rako plantilla organikoa. Hasierako onespena
Araizko Udalak, 2016ko azaroaren 29an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udaleko 2017ko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236.ean ezarritakoari jarraituz, hasiera batean onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira Udal Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia paratu ondotik, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu legeetan ezarria bete dadin.
Araitzen, 2016ko azaroaren 29an.–Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.
Iragarkiaren kodea: L1613782