24. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

14. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2016ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 25ean, aurrekontuan aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz. Aldaketa, xehe-mehe:

“Lehenbiziko.–Aurrekontuko 14/2015 aldaketaren xehetasunak: San Adriango Udalaren 2015eko gastuen aurrekontuan, lotura juridikoaren aldetik maila desberdinetakoak izanik funtzio talde berekoak diren kontu-sailen artean kreditu transferentzia egiten du.

Finantzabidea behar duen kontu-saila:

4515 62900.–Esc: Beste ibilgetu materiala: 5.000,00 euro.

Guztira: 5.000,00 euro.

–Kreditua galtzen duen kontu-saila:

4515 21200.–Esc: Eraikinaren mantentze-lanak: 5.000,00 euro.

Guztira: 5.000,00 euro.

Bigarrena.–Kontu-hartzailetzak zer esanik ez badu, aurrekontuko aldaketa honek onesten den puntutik izanen du indarra.”

San Adrianen, 2016ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1600971