24. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

12. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2016ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 12an, aurrekontuan aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aurrekontuko 12/2015 aldaketaren xehetasunak:

“Lehenbiziko.- Aurrekontuko 12/2015 aldaketa onestea. San Adriango Udalaren 2015eko gastuen aurrekontuan, lotura juridikoaren aldetik maila desberdinetakoak izanik funtzio talde berekoak diren kontu-sailen artean kreditu transferentzia egiten du. Hona hemen zehaztuta:

–Finantzabidea behar duen kontu-saila:

4520 22617

Kirol programa

715,68 euro

4530 62304

Hesiak

5.500,00 euro

4530 22607

Uztaileko bestak eta gazteriaren asteburua

6.300,00 euro

4511 62900

Inbertsioa liburutegi berrian eta Polizia Etxean

3.000,00 euro

4430 21200

Hilerriko mantentze lanak

1.000,00 euro

OSOA

16.515,68 euro

–Kreditua galtzen duen kontu-saila:

4520 46300

Erriberarteko Kirol Mankomunitatea

715,68 euro

4210 62900

Haur Eskola (0-3): Beste ibilgetu bat

2.315,18 euro

4223 62900

Ikastetxea: Beste ibilgetua

5.000,00 euro

4320 60145

Zenbait kale

3.484,82 euro

4531 62513

Luyber ekipamendua

5.000,00 euro

OSOA

16.515,68 euro

Bigarrena.–Kontu-hartzailetzak zer esanik ez badu, aurrekontuko aldaketa honek onesten den puntutik izanen du indarra.”

San Adrianen, 2016ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1600969