24. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Alkatetza ordeztea

Udal honetako alkateak ondoko ebazpena eman zuen, 2016ko urtarrilaren 25ean. Hona hemen testu osoa:

Alkatea kanpoan izanen denez 2016ko urtarrilaren 27tik urtarrilaren 29ra, biak barne.

AFEaren 47. eta 48. artikuluetan ezarritakoari jarraituz,

EBATZI DU:

1. Garesko lehen alkateorde Daniel Arana Belloso alkatearen ordezko izendatzea 2016ko urtarrilaren 27tik urtarrilaren 29ra, biak barne.

2. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek 2016ko urtarrilaren 27tik aitzina izanen ditu ondorioak.

Aditzera ematen dut, jakin dadin eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dut ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egile berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo bestela

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Garesen, 2016ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1600968