24. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Diru-laguntzak emateko deialdia, mugitzeko desgaitasun larriak dituzten pertsonei egokitutako garraio alternatiboa eskaintzeko, taxi-bonuaz baliatuta. 2016. urtea

Iruñeko Udaleko Gizarte Ekintzako eta Komunitate Garapeneko zinegotzi ordezkariak 2016ko urtarrilaren 14an emandako ebazpenaren bidez, diru-laguntzen deialdi hau onesten da:

Expte. número SUBV–EVAL–INDIV/2016/2

Diru-laguntzak emateko deialdia, mugitzeko desgaitasun larriak dituzten pertsonei egokitutako garraio alternatiboa eskaintzeko, taxi-bonuaz baliatuta. 2016. urtea

Deialdi honen helburua da diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko prozedura garatzea, deialdi honetako B) atalean zehaztutako jarduketak egiteko, hala betez Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak xedatutakoa, zeina Iruñeko Udalbatzak 2005eko azaroaren 3ko Osoko Bilkuran hartutako erabakiaren bidez hasiera batez onetsi baitzen -erabaki hori behin betiko bihurtu zen, jendaurreko epean erreklamaziorik aurkeztu ez zelako-. Deialdi honetan aurreikusi gabeko orotan, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorreko aginduak izango dira aplikagarri (2006ko 21. NAOn, otsailaren 17koan, argitaratua).

A.–Entitate deitzailea.

1.–Administrazio deitzailea: Iruñeko Udala.

2.–Organo emailea: Gizarte Ekintzako eta Komunitate Garapeneko zinegotzi ordezkaria.

3.–Alor kudeatzailea: Gizarte Ekintzako eta Komunitate Garapeneko Alorra.

4.–Instrukzio-organoa: Diru-laguntza kudeatzen duen Alorreko Idazkaritza Teknikoa.

B.–Deialdiaren xedea, baldintzak, betekizunak eta helburua.

1.–Deialdiaren xedea:

Deialdi honen xedea da banakako laguntzak arautzea, Iruñeko taxi-bonuaren bidez ematekoak, mugitzeko desgaitasun larriak izaki hiri garraio kolektiboa erabiltzeko zailtasunak dituzten pertsonei garraio alternatiboa (taxia) eskaintzeko. Deialdi hau garraio publikoan erabilitako ibilgailuetako irisgarritasunaren bilakaeraren menpe egonen da beti.

2.–Deialdiaren helburua:

Laguntza hauen helburua da mugikortasun arazoak dituzten pertsonei hiriko joan-etorrietan laguntzea da, bizimodu independentea egin ahal izan dezaten eta, ondorioz, gainerako herritarren eskubide berberak izan ditzaten, baldintza berberetan.

3.–Baldintzak eta epea, diruz lagundu daitezkeen ekintzak, proiektuak, jarrerak eta jarduerak egiteko:

Laguntza hori honela gauzatuko da: dirua ematea, txartel elektroniko baten bidez, onuradunek joan-etorriak taxi zerbitzu publikoaren bidez egiteko erabil dezaten, 2016ko otsailaren 1etik abenduaren 31ra bitarte.

–Diru-laguntza gisa ematen diren hileroko zenbatekoak hiruhileko iraupena izanen dute, salbu urteko lehen hiruhilekokoak, zeina otsailaren 1etik martxoaren 31ra iraunen baitu. Gainerako hiruhilekoak honela banatuko dira: apirilaren 1etik ekainaren 30era, uztailaren 1etik irailaren 30era eta urriaren 1etik abenduaren 31ra.

–Taxi-bonuek izaera pertsonal eta besterenezina dute, eta diru-txartel elektroniko batean emanen dizkie entitate kolaboratzaileak deialdi honetako onuradunei.

–Taxia eskatzerakoan, onuradunak aldez aurretik jakinarazi beharko du diru-txartela erabili behar duela.

–Onuradunak, taxilariak eskatuta, identifikazioa aurkeztu beharko du, NANaren edo nortasuna egiaztatzen duen beste edozein agiriren bitartez.

–Taxi-bonua Iruñeko Udalaren zerbitzu publikoaren edozein taxi-motatan erabiltzen ahalko da, udalerriaren barneko joan-etorrietarako zein zentro sozio-sanitarioetarako eta gizarte eta hezkuntzako zentroetarako joan-etorrietarako, baldin eta Eskualdeko Garraio Publikoko hiriarteko eremuaren barruan badaude.

–Hilabete bakoitzari dagozkion taxi-bonuaren zenbatekoek zein hiruhileko naturaletan egon eta horren azken hilabetera arte iraunen dute, eta betiere 2016ko abenduaren 31ra bitarte.

–Desgaitasunak aitortzeko zentroak emandako ebazpenean eskatzaileak garraio kolektiboa erabiltzeko duen zailtasuna jaso beharko da.

4.–Baloratzeko baldintzak, bideak eta lehentasunak:

x BAI o EZ Diru-laguntzak onuradun izateko betekizunak betetzen dituzten eskabideak aurkeztu ahala emango dira, eta, betiere, eskabideari erantzuteko aurrekontu-izendapena egon bitartean. Nolanahi ere, kreditu egoki eta nahikoa egon beharko da diru-laguntzak emateko, eta, horrenbestez, ezin izanen da ezein laguntzarik ematea onetsi 2016. urteko aurrekontua (luzatua edo behin betikoa izan) indarrean egon arte deialdi honi erantzuteko kreditu egoki eta nahikoaz.

C.–Aurrekontu-kredituak, diru-laguntzen gehienezko zenbateko osoa eta banakako zenbatekoa.

1.–Deialdian gehienez ezarritako zenbateko osoa: 160.000 euro.

Diru-laguntzek ezin izanen dute gainditu deialdi honetan ezarritako zenbatekoa.

2.–Aurrekontu-partida: 70/31310/480000.

3.–Banakako gehienezko zenbatekoa eta hori zehazteko irizpideak: Onuradun bakoitzari emanen zaion gehienezko zenbatekoa garraio kolektiboetara sartzeko zailtasuna neurtzeko baremoan jasotako kalifikazioaren arabera zehaztuko da. Ezin izanen du 103 euro baino handiagokoa izan, ezintasun-maila aintzatetsi, adierazi eta kalifikatzeko prozedurari buruzko 1971/1999 Errege Dekretuan, abenduaren 23koan, jasotako baremoko A, B eta C atalen kasuan, ezta hileko 62 eurokoa baino handiagokoa ere -gutxienez 7 puntu lortuta- D, E, F, G eta H atalen kasuan. Onuraduna egoitza-zentro batean bizi bada, zenbatekoek ezin izanen dute 86 euro eta 52 euro baino gehiago jo, hurrenez hurren. Hala ere, % 25eko gehigarria emanen da (hilean 129 euro edo 78 euro hurrenez hurren) egunero taxia erabiltzeko beharra egiaztatzen bada lantoki batera edo derrigorrezkoaren ondorengo irakaskuntza arautuko ikastetxe batera (Batxilergoa, LH edo Unibertsitatea) joateko; betiere baldin eta zentroak ez badu erabiltzaile mota horietarako garraio egokitua eskaintzen. Salbuespen gisa, onuradunei hasieran emandako zenbatekoa proportzioan murrizten ahalko da aurrekontu-baliabideak direla medio.

4.–Hainbat urtetarako deialdia: o BAI x EZ Hainbat urtetarako deialdia izanez gero, hainbat urtetako gastuetarako baimena eta konpromisoa dagokien aurrekontuetan ekitaldi bakoitzerako ezartzen den kredituaren menpe egongo dira.

5.–Urtekoak:

Aurtengo zenbatekoa: 160.000 euro.

1. urtekoa: euro.

2. urtekoa: euro.

3. urtekoa: euro.

4. urtekoa: euro.

D.–Pertsona edo entitate onuraduna izateko bete beharreko baldintzak

1.–Pertsona edo entitate onuraduna izateko bete beharreko baldintzak:

Onuradun izan daitezke diru-laguntzaren oinarri den egoeran dauden pertsona edo entitateak, baldin eta ondoren aurreikusten diren inguruabarretan badaude, eta betiere Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan ezartzen diren ezein debeku-ziok ukitzen ez baditu, salbu deialdiaren izaera kontuan izanik azken baldintza horren salbuespena egiten bada eta idatzi-zati honetan hala egin dela adierazten bada.

Berariazko betekizunak: x BAI o EZ.

1.–Iruñean erroldatua izatea 2015eko urtarrilaren 1etik eta bertako udal erroldan izena emanda jarraitzea laguntza jasotzen den bitartean.

2.–Desgaitasunen bat izatea, % 33ko graduan edo handiagoan, halako moduz non horrek biziki galaraziko baitio garraio kolektiboetan sartzea, betiere hori Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentzia Erakunde Autonomoak emandako desgaitasunari buruzko agiri ofizialean egiaztatu bada. 1971/1999 Errege Dekretuan, abenduaren 23koan, jasotako baremoa: A, B eta C atalak, edo, gutxienez 7 puntu lortuta, D, E, F, G eta H atalak).

3.–Gidatzeko baimenik ez izatea, edo, inoiz izanda ere, desgaitasunaren ondorioz gidatzeko moduko baldintza fisikorik ez izatea (inguruabar hori osasun-ziurtagiriaren bidez egiaztatu beharko da).

4.–Mugitzeko desgaitasuna duten pertsonentzat egokitutako ibilgailu propioa ez izatea, 18 urtetik gorako eskatzaileen kasuetan.

5.–Familia-unitateak ez gainditzea, PFEZen gaineko azken aitorpenean, honako diru-sarrera hauek urtean:

KIDE KOPURUA

DIRU-SARREREN MUGA

1

3,00 X OAEAP

22.365,42 euro

2

3,50 X OAEAP

26.092,99 euro

3

4,00 X OAEAP

29.820,56 euro

4

4,50 X OAEAP

33.548,13 euro

5

5,00 X OAEAP

37.275,70 euro

OAEAP (Ondore Anitzeko Errentaren Adierazle Publikoa): 7.455,14 euro urtean.

6.–Familia-unitateak ez izatea 150.000 eurotik gorako ondarea, ohiko etxebizitzaren balioa kontuan hartu gabe. Halaber, diru-laguntza ukatuko da, edo, hala dagokionean, bertan behera utziko da, antzematen bada laguntzaren eskatzaile edo onuradunaren edo familia-unitateko kideren baten pobretze faltsua izan dela.Eskatzailearen familia-unitatearen baliabide ekonomikoak kalkulatzeko, kideen errenta eta ondarea hartuko dira kontuan.

Eskatzailearen familia-unitatearen baliabide ekonomikoak kalkulatzeko, kideen errenta eta ondarea hartuko dira kontuan.

1.–Errentatzat edo urteko diru-sarreratzat hartuko dira familia-unitatearen diru-sarrera guztiak, honako hauek eragindakoak:

–Lan-etekinak, gizarte-aurreikuspeneko pentsioak eta prestazioak barne hartuta, haien erregimena edozein izan eta PFEZaren aitorpenean errenta salbuetsi gisa agertzen badira ere. Besteen konturako lan-etekinen diru-sarrera gordinetatik kenduko dira hala Gizarte Segurantzari ordaindutako kotizazioak nola eskubide pasiboengatik, derrigorrezko mutualitateengatik edo antzekoengatik ordaindutako zenbatekoak.

–Kapital higigarrien eta higiezinen errendimenduak.

–Enpresa edo lanbide jardueren errendimendu garbiak.

–Ondarearen gehikuntzak eta gutxitzeak (2014ko PFEZn, 507+ 8841+ 529 laukiak).

2.–Ondaretzat hartzen da familia-unitatearen kapital higigarri eta higiezin guztiak.

Horren balioa balioztatzeko, Ondarearen gaineko Zergan ezarritako arauak jarraituko dira.

–Kapital higigarritzat hartzen dira honako hauek: kontu korronteko gordailuak eta eperakoak, inbertsio- eta pentsio-funtsak, balore higigarriak, bizitza-aseguruak erreskate kasuan eta aldi baterako errentak zein biziartekoak, arte-objektuak, antzinako gauzak, bitxiak eta balio handiko bestelako objektuak.

–Kapital higiezintzat hartzen dira hiri- zein landa-ondasunak (ez da kontuan hartuko ohiko etxebizitza).

3.–Familia-unitatetzat hartzen da:

a) Ezkontideak eta seme-alaba adingabeak, gurasoen baimenarekin independente bizi direnak salbu, eta judizialki guraso-ahal luzatuari edo birgaituari lotuta dauden adin nagusiko seme-alaba ezgaituak osatutakoa.

b) Berariazko legediaren araberako bikote egonkorrak eta seme-alaba adingabeak, gurasoen baimenarekin independente bizi direnak salbu, eta judizialki guraso-ahal luzatuari edo birgaituari lotuta dauden adin nagusiko seme-alaba ezgaituak osatutakoa.

c) Legezko banaketaren kasuetan, edo ezkontza-loturarik, bikote egonkorrik edo bizikidetzako bikoterik ez dagoen kasuetan, amak edo aitak eta aurreko idatzi-zatian adierazitako betekizunak betetzen dituzten seme-alaba bizikide guztiek osatutakoa.

d) Aukeran, familia-unitateko kide gisa sartzen ahalko dira 18 eta 25 urte bitarte izaki Lanbide arteko Gutxieneko Soldata baino gutxiagoko diru-sarrerak dituzten eta gurasoengandik independente bizi ez diren seme-alabak.

Salbuespen gisa har daitezkeen egoera bereziak:

Norberarena ez den familian hartutakoak: Familia batek ezgaitasuna duen adingabe bat etxean hartua izanik (abandonu edo babesgabetasun dekretuak zehaztua) adingabe horrek taxi-bonuaren banakako laguntza jasotzeko baldintzak betetzen baditu, familiak diru-sarreren maila gainditzea egoera berezitzat hartuko da.

Familia unitate batean bi pertsonak minusbaliotasun larria dutenean: Familia-unitate bereko bi kidek banakako taxi-bonuko laguntza jasotzeko betebeharrak betetzen badituzte, diru-sarreren muga gainditzea egoera berezitzat hartuko da.

Deialdiaren izaera berezia dela medio, pertsona edo entitate onuradunak salbuetsita daude Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10.2 artikuluan araututako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzetik:
x BAI o EZ.

2.–Nola egiaztatu pertsona edo entitate onuradun izateko betekizunak betetzen direla: Deialdi honen G.4) idatzi-zatian exijitzen diren agiriak eta informazioa aurkeztuta, diru-laguntza eskabidearekin batera.

E.–Pertsona edo entitate onuradunen betebeharrak.

Deialdi honen ondorioetarako, pertsona edo entitate onuradunen betebeharrak dira Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 11. artikuluan eta idatzi-zati honetan ezartzen direnak.

Berariazko betebeharrak: x BAI o EZ.

–Deialdi honetan araututako ordainketa elektronikoko sistema derrigorrezkoa da laguntzen onuradunentzat.

–Iruñeko Udalari jakinaraziko zaio zerbitzuaren erabileran antzemandako edozein irregulartasun.

–Behar bezalako publizitatea egiteko betebeharra, jakitera emate aldera Iruñeko Udalak finantzatu dituela diru-laguntza jaso duten programak, jarduerak, inbertsioak edo jarduketak: o BAI x EZ.

Pertsona edo entitate onuradunak laguntza jaso izanaren berri emateko hartu behar dituen neurriak: o Iruñeko Udalaren irudi instituzionala jartzea.

o Legendak karteletan, inprimatutako materialetan, bide elektronikoetan, ikus-entzunezkoetan eta abarretan.

o Oroitzapen-plakak.

o Aipamenak hedabideetan.

o Beste batzuk:-Diru-laguntza zehazki zer xedetarako eman eta horretan erabiltzeko betebeharra, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 29.4 artikuluarekin bat: o BAI x EZ.

Xede-epea: .......................

F.–Proiektuaren aldaketak

Proiektuan aldaketak egiteko aukera: o BAI x EZ.

G.–Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu

1.–Eskabideak non aurkeztu:

Diru-laguntzetarako eskaerak honako toki hauetan aurkeztu ahal dira: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kondestablearen jauregia-Kale Nagusia 2, behea), erregistro osagarrietan (Descalzos k. 72, 2. solairua; Iratxeko monasterioaren k. 2, behea; Armada etorbidea 2, 5. solairua; Zapatería k. 40, behea; Eslava k. 1, behea) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4. artikuluan aurreikusitako beste edozeinetan.

2.–Eskaerak noiz arte aurkeztu:

Eskabideak aurkezteko epea Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean noiz argitaratu eta hurrengo egun baliodunean hasiko da, eta deialdiaren indarraldi osoa hartuko du. Nolanahi ere, 2016ko urriaren 15aren ostean aurkeztutako eskabideak 2017ko aurrekontuaren eta deialdiaren menpe geratuko dira. Administrazio-eraginkortasuna dela-eta, 2015. urtean baiezko erantzuna jaso eta diru-laguntza eskuratu duten eskaerak baliagarriak izanen dira 2016ko otsailaren 1etik espedientea ebazten den egunera arte, betiere eskaera berria 15 egun naturaleko epean aurkezten bada oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hortik aitzina kontatuta. Aipatu epean ez baina geroago eginez gero, eskatzaile berritzat hartuko dira. Halaber, baliozkotzat hartuko dira 2015eko urriaren 16tik abenduaren 31ra bitarte aurkeztutako eskabideak, baldin eta deialdi honetan ezarritako betebeharrak betetzen badituzte.

Aipatu epetik at aurkeztutako eskabideak ez dira onartuko.

3.–Eskabideak eta agiriak nola aurkeztu:

Eskabideak interesdunek sinaturik -edo zuzenbidean baliodun den edozein bide baliatuta ordezkari dela egiaztatzen duen pertsona batek- aurkeztu behar dira, deialdi honen I. Eranskineko ereduarekin bat. Eskabidearekin batera, deialdi honen G.4) idatzi-zatiak aipatzen dituen agiriak eta argibideak aurkeztuko dira.

Eskaera batek ez baditu betetzen deialdi honetan ezarritako baldintzak, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean zuzendu dezala edo nahitaezko agiriak aurkez ditzala, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan behera utzi duela, betiere aldez aurretik ebazpena emango delarik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluak aurreikusitakoarekin bat.

Baldin eta galdatutako agiriak Iruñeko Udalaren edo haren mendeko erakunde autonomoren baten eskuetan badaude, haien ordez erantzukizuneko aitorpen bat aurkeztu ahalko da indarrean direla egiaztatzeko, eta bertan adieraziko da noiz eta zein organo edo bulegotan aurkeztu ziren edo, hala badagokie, nork eman zituen edo non dauden jasota; hori guztia, betiere, bost urte ez badira bete agiriei dagokien prozedura amaitu zenetik.

Diru-laguntza jasotzeko eskaera aurkezteak berekin dakar deialdi honen oinarriak oso-osorik onartzea.

4.–Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak:

Interesdunek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duten agiriak, eta, halakorik balitz, haren izenean ari den ordezkariaren nortasuna egiaztatzekoak.

–NANa edo AIZa aurkeztu beharko dute.

b) Erantzukizuneko aitorpena, deialdi honen II. Eranskina eredu hartuta, ziurtatzeko eskatzaileak bete egiten dituela onuradun izateko Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak exijitzen dituen betekizun orokorrak zein deialdi honek exijitzen dituen berariazkoak, eta ezein debeku-ziok ez duela ukitzen, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan aipatzen direnen artean.

c) Eskatzaileak zergei eta Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak eguneratuak dituela ziurtatzeko, agiri hauek:

o Administrazio eskudunek emandako ziurtagiriak.

o Eskatzailearen erantzukizuneko aitorpena, ziurtatzeko aipatu betebeharrak eguneratuak dituela. Kasu horretan, diru-laguntza emateko ebazpen-proposamena egin aurretik, interesdunari eskatu beharko zaio aurkez ditzala, hamabost eguneko gehienezko epean, aitorpenean jasotako datuak egiazkoak direla ziurtatzen duten agiriak (administrazio eskudunek emanak).

Udalak ofizioz egiaztatuko du interesdunak egunean dituela berarekiko tributu-betebeharrak, eta egiaztapen hori dagokion eginbidean jasoko du.

Diru-laguntza honen xedea eta izaera kontuan harturik, ez da eskatuko eskatzaileak c) idatzi-zati honetan adierazitako agiriak aurkeztea.

d) Eskatzailea nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridikoen elkarteren bat bada -horiek publikoak zein pribatuak izaki-, eskaeran berariaz adierazi beharko da elkarteko kide bakoitzak zer egiteko konpromisoa hartu duen eta zenbateko diru-laguntza aplikatuko den kide bakoitzeko. Kideok ere onuraduntzat joko dira. Nolanahi ere, elkartearen ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu behar da, eta ahalorde askietsia eman behar zaio elkarteak onuradun gisa dituen betebeharrak bete ditzan.

e) Aitorpen bat, bertan adierazita beste administrazio, entitate edo pertsona publiko zein pribaturi helburu bera lortzeko eskatutako edo haiengandik dagoeneko jasotako diru-laguntzen zerrenda eta eskatutako kopurua, entitateen izena eta jasotako zenbatekoa zehaztuz (ikusi, behar izanez gero, deialdi honen III. Eranskina). o BAI x EZ.

f) Memoria bat, diru-laguntza zertarako eskatu eta proiektu, ekintza, jarduera edo programa hori deskribatzen duena.

Diru-laguntza honen izaera eta xedea kontuan harturik, ez da eskatuko eskatzaileak f) idatzi-zatian adierazitako agiriak aurkeztea.

g) Desgaitasun Agiri Ofiziala, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziak emana, non jasoko baita garraio kolektiboa erabiltzeko zailtasunaren balorazioa.

h) Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren azken aitorpena. Aitorpena egiteko betebeharrik ez dutenen kasuan, azken ekitaldiko Datu Fiskalen Orria, Ogasunak emana, eta familia-unitatearen diru-sarreren egiaztagiriak.

i) Hala badagokio, enpresaren edo derrigorrezko irakaskuntzaren ondorengo irakaskuntza arautuko zentroaren egiaztagiria non jasoko baita interesdunaren langile- edo ikasle-egoera, bai eta garraio egokiturik ez dagoela ere.

j) Dokumentazio gehigarria ere eskatzen ahalko da.

Aurrekoa gorabehera, deialdi honen G.2) idatzi-zatian ezarritakoaren arabera (onuradun zaharrak), honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren azken aitorpena. Aitorpena egiteko betebeharrik ez dutenen kasuan, azken ekitaldiko Datu Fiskalen Orria, Ogasunak emana, eta familia-unitatearen diru-sarreren egiaztagiriak.

b) Hala badagokio, enpresaren edo derrigorrezko irakaskuntzaren ondorengo irakaskuntza arautuko zentroaren egiaztagiria non jasoko baita interesdunaren langile- edo ikasle-egoera, bai eta garraio egokiturik ez dagoela ere.Deialdi honetan ezarritakoaren arabera eska daitezkeen betekizunak edota datuak egiaztatzen ahalko dira, dagokion erakundeari galdetuz.

Udalak ofizioz egiaztatuko du eskatzaileak erroldan izena emana duela, bai eta ibilgailu egokitu baten jabe den, zeharka, zirkulazio-zergan salbuespena duen egiaztatuz; eskabidea aurkeztea baimen nahikotzat hartuko da Udalak egiaztapen hori egin dezan.

Deialdi honen ondorioetarako, II. eranskina ez da aurkeztu beharko; izan ere, idatzi-zati honen b) letran eskatzen den informazioa deialdiaren I. Eranskinean dago jasota.

Eskabideak berekin ekarriko du Iruñeko Udalari baimena ematea egoki jotzen diren jarduketak egin ditzan, egiaztatzeko hala eskatzaileek emandako informazioa nola eskatutako betekizunak betetzen dituztela eta laguntza jasotzearen ondorioz onuradunak dituen betebeharrak betetzen direla.

Agiriek jatorrizkoak izan beharko dute, edo horien kopia konpultsatuak, edo, bestela, indarrean dagoen legeekin bat kautoak diren kopiak.

H.–Prozedura tramitatu eta ebaztea. Ebazpenaren jakinarazpena

1.–Prozeduraren instrukzioa: Espedienteak jaso ahala tramitatu eta ebatziko dira, eta horretarako aurrekontu-krediturik dagoen bitartean, betiere deialdi honen B.4) idatzi-zatian zehaztutako betekizunen, moduen eta balorazio-lehentasunen arabera. Ebazpen-proposamena, behar bezala arrazoiturik, instrukzio-organoak emanen du, espedientea kontuan harturik, eta ebazteko eskumena duen organoari helaraziko dio.

Deialdiaren D.1) idatzi-zatian jasotako egoera bereziak, edo salbuespen gisa aurkezten ahalko diren beste batzuk, banan bana aztertuko ditu balorazio Batzorde batek. Honako kide hauek osatzen dute batzordea:

–Gizarte Ekintzako eta Komunitate Garapeneko Alorreko zuzendaria.

–Guzarte Ekintzako eta Komunitate Garapeneko Alorreko teknikari bat.

Batzorde horrek proposamen-txosten arrazoitu bat egingo du, ebaluazioaren emaitza zehazteko.

2.–Ebazteko eta jakinarazteko epea: Ebatzi eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izanen da, gehienez ere.

Diru-laguntzak emateko ebazpenak arrazoitua izan beharko du, eta bertan berariaz zehaztuko dira honako hauek: diru-laguntzak jasoko dituzten pertsona edo entitate eskatzaileak, laguntzen zenbatekoak eta, eskaera ezetsirik izanez gero, haien eskatzaileak diren pertsonak edo entitateak.

Diru-laguntzak emateko ebazpenak amaiera emanen dio administrazio-bideari, eta eskatzaileei jakinaraziko zaie, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 58. artikuluan agindutakoarekin bat.

3.–Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea abiatzeko data:

–Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen den eguna: o BAI x EZ.

–Tramitatzeko eskumena duen organoaren erregistroan eskaera sartzen den eguna: x BAI o EZ.

o Epea kontatzeko beste sistema bat:

Behin prozedura ebazteko gehieneko epea berariazko ebazpenik eman gabe igarota, eskaera ezetsitzat joko da.

I.–Emandako diru-laguntzen publizitatea

Diru-laguntzak emateko ebazpena argitaratzeko beharra: o BAI x EZ.

Argitaratzeko bidea:

o Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

o Iruñeko Udaleko iragarki-taula.

Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 18.1. b) artikuluan ezarritakoarekin bat, ez da argitaratu behar diru-laguntzak emateko ebazpena.

J.–Diru-laguntzen xede diren gastuak

1.–Diru-laguntzen xede izan daitezkeen gastuen zehaztapena:

Diruz laguntzeko moduko gastutzat joko dira diru-laguntzen xede den jarduerarekin ezbairik gabe bat datozenak, baldin eta behar-beharrezkoak izan eta deialdi honen J.2) idatzi-zatian ezarritako epean egiten badira. Zehazki, deialdi honi dagokionez, honako gastu hauek ahalko dira diruz lagundu:

–Taxi-zerbitzu publikoaren ibilaldia.

Diru-laguntzaren xede diren gastuetan, eskuratze-kostua ezin izanen da inoiz izan merkatuko balioa baino handiagoa.

Egindako gastutzat hartuko da deialdi honen Ñ.2) idatzi-zatian ezarritako justifikazio-aldia amaitu baino lehen benetan ordaindutako gastua: o BAI x EZ.

Honako gastu hauek ez dira inoiz ere diru-laguntzen xedea izanen:

2.–Diru-laguntzen xede izan daitezkeen gastuak egiteko epea: 2015eko apirilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte lagunduko da diruz taxi-zerbitzu publikoaren erabilera.

K.–Azpikontratatzea

Jarduera osorik edo zati batean hirugarrenek egitea hitzartzeko aukera, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 30. artikuluan ezarritakoarekin bat: x BAI o EZ.

Portzentajea:

L.–Diruz lagundutako jardueren finantzaketa

Pertsona edo entitate onuradunek diruz lagundutako jarduerak finantzatu beharko dituzte, beren ekarpenen edo beste bide batzuen bitartez, atal honetan zehaztutako zenbateko edo portzentajean. Finantzaketa horren zenbatekoa, jatorria eta diru-laguntzaren xedea den jarduerari aplikatzeko era justifikatzeko betebeharra: o BAI x EZ.

Zenbatekoa edo portzentajea:

M.–Diruz lagundutako jardueraren bateragarritasuna edo bateraezintasuna.

Udalaren diru-laguntza jasotzea x Bateragarria o Bateraezina da helburu bererako beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk jasotzearekin, kontuan hartu gabe zer administrazio, entitate edo pertsonak eman dituen laguntza horiek.

Diru-laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izango, berez edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo norberaren baliabideak gehituta, diru-laguntza horien xedea den jardueraren kostua baino handiagoa. Halakorik gertatuko balitz, bidezkoa izango da kostuaren gainetik lortutako soberakina itzularaztea, bai eta dagozkion berandutze-interesak eskatzea ere.

Diru-laguntzaren xede diren jarduerak finantzatzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik eskatu edo lortuz gero, pertsona edo entitate onuradunak horren berri eman beharko dio organo emaileari. Bestelako laguntza horiek lortu direla jakin bezain laster egin behar da jakinarazpen hori, eta betiere, hartutako funtsei emandako aplikazioa frogatu baino lehen.

N.–Ordainketa.

1.–Nola ordaindu: Diru-laguntzak modalitate honen arabera ordainduko dira:

o Diruz lagundutako ekintzak, proiektuak, jarrerak edo jarduerak justifikatu ondorengo ordainketa.

x Konturako ordainketa.

o Ordainketa zatikatua.

x Ordainketa aurreratua. Honela gauzatuko da diru-laguntza honen ordainketa: txartel elektroniko baten bidez emanen zaie dirua onuradunei, joan-etorriak taxi-zerbitzu publikoaren bidez egiteko erabil dezaten, 2016ko otsailaren 1etik abenduaren 31ra bitarte.

Diru-laguntzaren ordainketa gauzatze aldera, Iruñeko Udalak, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 9. eta 13. artikuluekin bat, entitate kolaboratzaile bat aukeratuko du diru-laguntza onuradunei ordaintzeko kudeaketa-lanak egin ditzan. Entitate kolaboratzaileak Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. eta 12. artikuluetan jasotako betebeharrak bete beharko ditu.

Entitate kolaboratzaileak izanen du ardura onuradun bakoitzari dagokion diru-laguntzaren zenbatekoa ordaintzeko eta onuradun bakoitzaren egoera erregularizatzeko. Entitate kolaboratzaileak erabiltzaileen taxi-bonu txarteletan kargatuko ditu, hiruhilero, hurrengo hiru hilabeteei dagozkien zenbatekoak.

Entitate kolaboratzaileak kudeaketa sisteman sartuko du deialdi honen babespean emanen diren diru-laguntzetara egokitutako ordainketa-bitarteko bat; bitarteko horrek arautuko ditu hala herritar txartelen/taxi-bonuen erabilera nola banaketa eta deialdi honen arabera egindako benetako gastuaren ordainketa.

o Ordainketa mistoa (ordainketa zatikatua eta aurreratua).

Diru-laguntzak ezin izanen zaizkie ordaindu onuradunei ez badituzte eguneraturik tributu-betebeharrak zein Gizarte Segurantzarekikoak, edo diru-itzulketa bidezkoa dela xedatu duen ebazpen batek zorduntzat jotzen baditu.

Aurrekoa gorabehera, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 33.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, Iruñeko Udalak ofizioz kitatzen ahalko ditu diru-laguntzen onuradunekin kobratzeke dituen zorrak, emandako diru-laguntzaren edo horren parte baten bidez haiek berdinduta.

2.–Bermeen eraketa: o BAI x EZ.

Eratzeko modua eta zenbatekoa:

Entitate kolaboratzaileari dagokionez, ez da beste berme-neurririk eskatuko entitatearen konpromisoa baino, funtsak bakarrik erabil daitezen diru-laguntza ematea eragiten duten jardueretarako eta administrazio-kontratazioaren araudian ezarritakoarekin bat aplikatzean gerta daitezkeenetarako.

Ñ.–Justifikazioa

1.–Justifikatzeko modalitatea: Ezarritako baldintzak bete eta diru-laguntza ematerakoan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzeko, modalitate hau erabiliko da:

o Justifikazio-kontua:

o Justifikazio-kontua, gastuen ziurtagiria aurkeztuta (Ordenantzaren 35. artikuluan ezarritako aginduekin bat).

o Justifikazio-kontua, kontu-ikuskaritzaren txostena aurkeztuta.

Bestelako edukirik: o BAI o EZ.

o Justifikazio-kontu sinplifikatua

o Gastuaren egiaztapena, moduluka (Ordenantzaren 37. artikuluan ezarritako aginduekin bat):

Zehaztu beharrekoak:

Modulua osatuko duten unitateak

Moduluaren unitate-kostua

Gainerako inguruabarrak

o Kontabilitate-orrien aurkezpena:

Pertsona edo entitate onuradunak ziurtagiri bat aurkeztu beharko du egiaztatzeko aurkeztutako kontabilitate-orriak ofizialak direla, eta entitateko organo eskudunak behar bezala onetsi dituela.

x Beste sistemaren bat: Entitate kolaboratzaileak aplikagarri den araudiarekin bat justifikatu beharko du funtsen aplikazioa, eta idatzi-zati honetan ezarritakoarekin bat.

–Hiruhileko natural bakoitzaren hamar egunetara, aurreko hiruhilekoaren azken egunera bitarte izandako diru-sarrera eta gastuak justifikatu beharko ditu.

–2017ko urtarrilaren 31n, egindako jardueraren justifikazio-memoria aurkeztu beharko da, bai eta entitate kolaboratzailea prestazioa ematen hasi zenetik 2016ko abenduaren 31ra bitarte egindako jardueraren gastuen eta diru-sarreren justifikazioa, barne hartuta izan daitekeen superabita.

Bi kasuetan justifikazioa honako agiri hauekin osatuko da:

a) Diruz lagundutako jardueraren ebaluazio-memoria.

b) Deklaratzaileak izenpetutako zerrenda izenduna, banako txarteletara egindako transferentziena.

c) Deklaratzaileak izenpetutako zerrenda izenduna, horretarako berariaz gaitutako kontu korronte nagusira itzulitako banako txartelen zenbatekoena.

d) Taxi zerbitzuaren zerrenda izenpetua, taxi zerbitzuaren karguena.

e) Egindako gastuen eta lortutako diru-sarreren balantze izenpetua, horretarako berariaz gaitutako kontu-korrontearen saldoa.

Justifikazio-agiriak aurkeztu ahal izateko, entitate kolaboratzaileak baimen berariazkoa eta zalantzarik gabea eskatu beharko die onuradunei. Berariazko baimen hori onuradunaren eskuz egindako sinaduraren bidez eginen da, bereziki babesturik dauden datuak tratatzeko, edo gurasoren edo legezko ordezkariren baten sinadurarekin, diru-laguntza adingabeei edo sinatzeko gaitasunik ez duten pertsonei ematen zaienean; hori ezinbesteko betekizuna izanen da diru-laguntza deialdi honen babespean lortzeko.

2.–Justifikazioa aurkezteko mugaeguna: Entitate kolaboratzaileak honako epe hauetan aurkeztu beharko ditu justifikazio-agiriak:

1.–Hiruhileko natural bakoitzaren hamar egunetara: aurreko hiruhilekoaren azken egunera bitarte izandako diru-sarrera eta gastuak.

2.–2017ko urtarrilaren 31n: Egindako jardueraren justifikazio memoria aurkeztu beharko da, bai eta entitate kolaboratzailea prestazioa ematen hasi zenetik 2016ko abenduaren 31ra bitarte egindako jardueraren gastuen eta diru-sarreren justifikazioa, izan daitekeen superabita barne hartuta.

O.–Dirua itzularazteko berariazko arrazoiak.

Zilegi izanen da hala jasotako diru-laguntzak itzularaztea, osorik edo hein batean, nola berandutze-interesak galdatzea -diru-laguntzak kobratu eta hortik aitzina, dirua itzultzea bidezkoa dela erabakitako egunera arte-, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 45. artikuluan ageri diren itzularazteko arrazoietako batek ukitzen badu onuraduna, eta idatzi-zati honetan aurreikusitako gainerako kasuetan.

Dirua itzularazteko berariazko arrazoiak: x BAI o EZ.

–Taxi-bonu txartela behar ez den bezala edo modu iruzurtian erabiltzeak txartela erabiltzeko eskubidea galtzea ekartzen ahalko du, aldez aurretik dagokion administrazio prozeduraren instrukzioa eginda.

P.–Errekurtsoak

Deialdi honen, oinarri hauen eta haiek betearazteko har daitezkeen administrazio-ebazpenen aurka, errekurtso hauek paratzen ahalko dira, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintzaren egile den organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuko da.

Q.–Kontuan hartu beharreko beste batzuk

1.–Diru-laguntzak emateko, kreditu egoki eta nahikoa egon beharko da diru-laguntzak emateko, eta, horrenbestez, ezin izanen da ezein laguntzarik ematea onetsi 2016. urteko aurrekontua (luzatua edo behin betikoa izan) indarrean egon arte deialdi honi erantzuteko kreditu egoki eta nahikoaz.

2.–Programa honen babespean emandako diru-laguntzen ordainketa egiteko, entitate kolaboratzailea aukeratuko da, eta horrek, organo emailearen izenean eta haren kontura, beharrezko diren lanak eginen ditu diru-laguntzak onuradunei emateko eta banatzeko. Entitate kolaboratzailearen aukeraketa Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 13.5 artikuluan ezarritakoarekin bat eginen da. Deialdi honetara bideraturiko kreditua aukeratutako entitate kolaboratzaileak kudeatu eta banatuko du. Onuradunen artean banatzeko jasotako funtsak ez dira, ezein kasutan, entitate kolaboratzailearen ondarearen partetzat hartuko.

Entitate kolaboratzaileak Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. eta 12. artikuluetan jasotako betebeharrak onartu beharko ditu.

Entitate kolaboratzaileak funtsak itzuli beharko ditu baldin eta diru-laguntzak emateko betebeharrak betetzen ez baditu, eta, edozein kasutan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 legearen 37. artikuluan eta Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 45. artikuluan jasotako kasuetan.

Iruñeko Udalak urteko lehenengo lauhilekoan emanen dio diru-laguntzen deialdi honetara zuzendutako funtsen % 80 diru-laguntzak kudeatzeko ardura duen entitate kolaboratzaileari. Behin deialdiaren lehenengo karguaren justifikazioa baloratuta, entitate kolaboratzaileari transferituko zaio gainerako % 20ari dagokion zenbatekoa.

Iruñean, 2016ko urtarrilaren 18an.–Zinegotzi ordezkaria, Miren Edurne Eguino Sasiáin.

R.–Eranskinen aurkibidea

x I. Eranskina.–Eskabide-eredua.

Taxi-bonua diru-laguntza eskatzeko eskabidea. 2016. urtea

o II. Eranskina.–Erantzukizuneko aitorpena, onuradunak betekizunak betetzen dituela eta onuradun izateko ezein debeku ziok ukitzen ez duela ziurtatzeko.

o III. Eranskina.–Erantzukizuneko aitorpena, xede bererako diru-laguntzak eskatu izanaren gainean.

o Eranskin osagarriak.

I. ERANSKINA

Eskabide-eredua (PDF).

Iragarkiaren kodea: L1600949