24. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Udal Planeko URC lurzoru urbanizagarri antolatuko
sektorearen birzatiketaren behin betiko likidazio kontua.
Behin betiko onespena

“Murchanteko Udaleko alkate udalburuak, 2016ko urtarrilaren 25ean, ebazpen hau eman zuen:

Ikusirik dagokion Konpentsazio Batzordeak aurkeztu zuela Murchanteko Udal Planeko URC lurzoru urbanizagarri sektorizatuko sektorearen birzatiketaren behin betiko likidazio kontua eta, Alkatetzak 2015eko azaroaren 11n emandako 167/2015 Ebazpenaren bidez hasiera batean onetsi zela aipatu birzatiketaren behin-behineko likidazio kontua, banan-banan jakinarazi zitzaien interesdun guztiei eta iragarkia 2015eko 234. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen azaroaren 23an. Jendaurreko 20 eguneko epean ez da alegaziorik aurkeztu,

Ikusirik Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 152.2, 134.5, 74 eta 76. artikuluaren, eta Hirigintzako kudeaketaren gaineko erregelamenduaren 3288/1978 Errege Dekretuaren 30 eta 129. artikuluen arabera,

EBATZI DUT:

1. Behin betiko onestea Murchanteko Udal Planeko URC lurzoru urbanizagarri antolatuko sektorearen birzatiketaren behin betiko likidazio kontua. Konpentsazio Batzordeak prestatua da eta guztira 3.258.125,10 euro dira, BEZa kanpo.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei banan-banan jakinaraztea.”

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

a. Berraztertzeko errekurtsoa, deialdia egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

c. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Murchanten, 2016ko urtarrilaren 25ean.–Alkate udalburua, Tomás Aguado Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1600944