24. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

2016ko lan egutegiaren onespena
eta egun baliogabeen deklarazioa

Mendabiako alkateak, 2016ko urtarrilaren 14an, honako ebazpen hau eman zuen:

Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak maiatzaren 15ean emandako 210/2015 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2016ko asteguneko jaien egutegi ofiziala ezarri zen, eta azaroaren 25eko 486/2015 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2016ko jaiegunak ezarri ziren.

Abenduaren 23ko 280/2015 foru Aginduaren bidez, Foru Komunitatearen esparruan egun baliogabeak ezarri ziren, 2016an epeak konputatzeko, eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren abenduaren 23ko 268/2015 Foru Aginduaren bidez, 2016ko lan egutegia onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileentzat.

Aipatutako xedapenak ikusirik, bidezkoa da 2016ko lan egutegia onestea Mendabiako Udaleko udal bulegoetako langileentzat.

Hori horrela, eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Mendabiako Udaleko langileen 2016ko lan egutegia onestea eta, hartara, egun hauek jaiegun deklaratzea:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 24a: Ostegun Santua.

–Martxoaren 25a: Ostiral Santua.

–Martxoaren 28a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 16a: Mendekoste, Almendrondoen besta.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

–Abuztuaren 23a: San Joan Bataiatzailearen bezperak, jaieguna 12:00etatik aitzina.

–Abuztuaren 24a, 25a eta 26a: San Joan Bataiatzailearen bestak.

–Urriaren 12a: Espainiaren eguna.

–Azaroaren 1a: Omiasaindu.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a: Eguberri biharamuna.

Urteko lanorduen banaketa:

Urteko lanordu kopurua, 1.592, honelako lanaldietan banatuko da:

2. Bulegoetako langileen ordutegia:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.

San Joan Bataiatzailearen bestetan, 6 ordu eta 40 minutuko murrizketa lan ordutegian. Lan ordutegia hauxe izanen da:

–Abuztuaren 23an, San Joan Bataiatzailearen bezpera baita, 12:00etara arte.

–Abuztuaren 29an eta 30ean, San Joan Bataiatzailearen bestetan: ordutegi finkoa: 8:00etatik 13:30era arte

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2016. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.

Egun horietan, eta orobat urteko larunbat guztietan, hetsirik egonen dira udal bulegoak.

Bulegoetan, jendea hartzeko ordutegia 9:00etatik 14:00ak arte izanen da.

3. Lantaldearen lan egutegia:

–Urtarrilean, urrian, azaroan eta abenduan: 8:00etatik 15:10era arte.

–Otsailean eta martxoan: 8:00etatik 15:20ra arte.

–Apirilean eta maiatzean: 7:40tik 15:00etara arte.

–Ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean: 6:30etik 14:00etara arte.

4. Udal agenteen lan ordutegia:

Bi txanda: goizez, 7:40tik 15:00etara arte, astelehenetik larunbatera, eta arratsaldez, 14:40tik 22:00etara arte, astelehenetik ostiralera. Metatutako orduen soberakina urtean zehar har daiteke.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Jakinarazten zaizu, jakin dezazun eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten ezen ebazpen hau irmoa dela administrazio bidean eta haren aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko dela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita, edo bestela, hautara,

b) Administraziorekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo bestela, hautara,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honetatik aitzina.

Mendabian, 2016ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1600647