24. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Tarifen aldaketa, ordenantza fiskaletan eta tasak eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetan, 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra hartzeko. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2015eko abenduaren 23an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi du tarifen aldaketa, ordenantza fiskaletan eta tasak eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetan, guztiak ere espedientean baitaude. 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen du indarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta, nahi izanez gero, bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik, erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat joko dira.

Irunberrin, 2015eko abenduaren 24an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L1601132