24. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Aldaketa Lekunberriko Garapen Elkartea SL sozietatearen estatutuetan. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2015eko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, besteak beste erabaki zuen Lekunberriko Garapen Elkartea SL sozietatearen estatutuen 17. artikuluaren aldaketa. Honela gelditu da artikulu horren idazketa berria:

Administrazio Kontseiluak zuzenduko du sozietatea. Batzar Orokorrak izendatutako sei lagunek osatuko dute. Batzar Orokorrak lau urterako izendatuko ditu kontseilukideak, baina Udalbatzako kide diren aldetik izendatuak izan direnek izaera hori galduz gero kontseilukide izateari utziko diote besterik gabe, kide berriek ordezten dituzten unean bertan. Kargu-uzte hori berariaz erabaki beharko du Batzarrak. Kontseiluaren erabakietan berdinketa gertatuz gero, batzordeburuak izanen du kalitatezko botoa.”

Lekunberrin, 2016ko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, Natalia Azcona Mendia.

Iragarkiaren kodea: L1600807