24. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

XABIER

2016ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Xabierko Udalak, 2016ko urtarrilaren 26an, ortzegunarekin, egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2016ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontu orokorra eta hura betearazteko arauak Udalaren Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea burututakoan.

Xabierren, 2016ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Emilio Echegoyen Ascunce.

Iragarkiaren kodea: L1601057