24. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

XABIER

Aurrekontuko 2/2015 aldaketa. Hasierako onespena

Xabierko Udalak, 2016ko urtarrilaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2. aldaketa, kreditu transferentziaren bidezkoa, 2015eko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 43. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan). Aurrekontuan egin aldaketa hau behin betiko onetsitzat joko da inork alegaziorik aurkezten ez badu.

Xabierren, 2016ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Emilio Echegoyen Ascunce.

Iragarkiaren kodea: L1601056