24. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GENEVILLA

Etxeak eraikitzeko eta zaharberritzeko laguntzak arautzen
dituen udal ordenantza. Hasierako onespena

Genevillako Udalak, 2015eko abenduaren 17an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Genevillako udalerrian etxeak eraikitzeko eta zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, gutxienez, onespenaren erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki oholean argitara eman ondotik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek epe horretan espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Genevillan, 2016ko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, Alberto Arriaga Ruiz de Infante.

Iragarkiaren kodea: L1600583