24. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

2016ko ekitaldiko udal aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Behin betiko onespena

Galar Zendeako Udalak, 2015eko abenduaren 18an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen 2016ko aurrekontua.

Erabaki hori 2016ko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 7an.

Jendaurreko aldia iragan eta inork ez duenez erreklamazio edo oharrik aurkeztu, behin betikoz onetsitzat hartzen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluari jarraikiz; hona aurrekontuaren laburpena, kapituluka:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 740.359 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 1.031.797 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 601.968 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 631.063 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 40.600 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 36.000 euro.

Gastuak, guztira: 3.081.787 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 1.705.000 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 130.000 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako dirusarrerak: 215.134 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 683.824 euro.

5. kapitulua.–Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 9.110 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 115.423 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 220.296 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 3.000 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 3.081.787 euro.

Getze Galarren, 2016ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Cecilio Lusarreta Echarri.

Iragarkiaren kodea: L1601007