24. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

2016ko lan egutegiaren onespena
eta egun baliogabeen deklarazioa

Fontellasko Udalak, 2016ko urtarrilaren 14an egin osoko bilkuran eta aho batez, onetsi zituen Fontellasko Udalaren zerbitzuko langileen 2016ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Horretarako, honako arau hauei jarraiki zitzaien: 210/2015 Ebazpena, maiatzaren 15ekoa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2016ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena, eta 486/2015 Ebazpena, azaroaren 25ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko herrietako 2016ko jaiegun ordainduak, errekuperatu behar ez direnak ezartzen dituena.

Horrenbertzez, honako hauek dira Udalaren zerbitzuko langileen 2016ko aste barreneko jaiegunak:

Urtarrilaren 1a: Urteberri.

Urtarrilaren 6a: Errege Eguna.

Martxoaren 24a: Ostegun Santua.

Martxoaren 25a: Ostiral Santua.

Martxoaren 28a: Pazko biharamuna.

Uztailaren 25a: Santiago eguna.

Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

Irailaren 1 eta 2a: Arrosarioko Andre Mariaren bestak.

Urriaren 12a: Espainiako Festa Nazionala.

Azaroaren 1a: Santu guztien eguna.

Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a eta 9: Andre Maria Sortzez Garbia.

Abenduaren 26a: Eguberri bigarrena.

Epeak kontatzeko, 2016ko igande guztiak egun baliogabe deklaratzen dira, baita goian aipatu egunak ere.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Fontellasen, 2016ko urtarrilaren 14an.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta.

Iragarkiaren kodea: L1600919