24. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZPOROGI

Faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuestea
arautzen duen udal ordenantza. Hasierako onespena

Ezporogiko Udalak, 2016ko urtarrilaren 27an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea bost mila eurora arteko fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuestea arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak emandako idazketaren arabera xedatuari jarraikiz, espediente hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Agezan, 2016ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Camino Landarech Zozaya.

Iragarkiaren kodea: L1600988