24. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZPOROGI

2016ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Ezporogiko Udalak, 2016ko urtarrilaren 27an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen, legezko gehiengoarekin, 2016ko ekitaldi ekonomikorako aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean egon ere, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Agezan, 2016ko urtarrilaren 27an.–Alkate udalburua, Camino Landarech Zozaya.

Iragarkiaren kodea: L1600987