24. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESPRONTZEDA

Aurrekontuko 2 eta 3/2015 aldaketak. Behin betiko onespena

Aurrekontuan egin 2/2015 eta 3/2015 aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2015eko 250. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 17an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

–Aurrekontuko 02/2015 aldaketa. Kreditu berezia.

GASTUAK:

432-601 kontu-saila. La Virgen karrika zolatzea: 2.965,01 euro.

DIRU-SARRERAK:

870 kontu-saila. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. Zenbatekoa: 2.965,01 euro.

–Aurrekontuko 03/2015 aldaketa. Kreditu gehikuntza.

GASTUAK:

613-2270300 kontu-saila: Katastroko mantentze-lanak: 843,45 euro.

DIRU-SARRERAK:

870 kontu-saila. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. Zenbatekoa: 843,45 euro.

Esprontzedan, 2016ko urtarrilaren 11n.–Alkatea, Ángel María Fernández Azpilicueta.

Iragarkiaren kodea: L1600995