24. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

Aurrekontuko aldaketak egiteko 02/2015 espedientea.
Behin betiko onespena

2015eko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 3an, aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aurrekontuko 2/2015 aldaketaren espedientea

GASTUAK:

a) Kreditu gehikuntza:

0. kapitulua: 14.459,00 euro.

4. kapitulua: 8.900,00 euro.

Aldaketa, guztira: 23.359,00 euro.

Finantzabideak:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.

Deikaztelun, 2016ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Javier Oteiza Gurucharri.

Iragarkiaren kodea: L1600929