24. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Aldaketa hirigintzako ordenantzetan. Behin betiko onespena

Buñuelgo Udalak, 2015eko azaroaren 18an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Udal Plan Orokorreko hirigintzako 1. eta 2. ordenantzetako aldaketa. Horiek hiri lurzoruan eraikitzeko baldintzak arautzen dituzte. Erabakia 2015eko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 7an.

Eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aipatu ordenantza behin betikoz onetsi da, eta argitaratzeko agindu, behar diren ondorioak izan ditzan.

Buñuelen, 2016ko urtarrilaren 18an.–Alkatea, José Antonio Lasheras Sanz.

ALDAKETA UDAL PLAN OROKORREKO 1. ETA 2. HIRIGINTZAKO ORDENANTZETAN, HIRI LURZORUAN ERAIKITZEKO BALDINTZAK ARAUTZEN DITUZTEN HORIETAN (MATERIALAK ETA ESTALKIAK)

Diseinuari buruzko jarraibideak 1. eta 2. ordenantzetarako.

Material eta estalkien gaineko jarraibideak.

(Paragrafoa letra etzanean erantsi da).

–Erabili beharreko materialak: material tradizionalak eta, eraikinaren konposizioaren arabera, inguruan ongi egokitzen direnak erabiliko dira fatxadetan.

Teila marroia edo gorria erabiliko da kasu guztietan eta hirigune osoan.

–Estalkiak: bi, hiru edo lau isurkiko estalkiak proiektatuko dira gehienbat, %30-40ko maldarekin, eta zeramikazko edo zementuzko teila erabili ahalko da. Onartuko da, salbuespen gisa, estalkiaren %20 laua izatea, estalkiaren barneko aldean, eguzki energia biltzeko instalazioetarako, kontuan hartuz Kultura Zuzendaritza Nagusiak emandako maiatzaren 17ko 302/2007 Ebazpena.

Erreten eta zorrotenak jarriko dira, euri ura bakarrik biltzen duen sarearekin lotuta, betiere bide publikoan horretarako sare bereizia baldin badago.

Lurzatiko patioetan dauden behe solairuko eraikinetan, bide publikora ematen ez dutenetan, baimentzen da estaltzeko material gisa erabiltzea, teilez gain, xafla aurrelakatua edo uralita, marroikara edo gorrikara.

Iragarkiaren kodea: L1600599