24. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDAURRETA

Aldaketa, Herrilarreen aprobetxamendua arautzen
duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Bidaurretako Udalak, 2016ko urtarrilaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Herrilurretako aprobetxamendua arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Bidaurretan, 2016ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Antonio Goicoechea Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L1600964