24. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDAURRETA

2016ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Bidaurretako Udalak, 2016ko urtarrilaren 21ean egin bilkuran, 2016ko plantilla organikoa onetsi zuen hasiera batean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Bidaurretan, 2016ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Antonio Goicoechea Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L1600962