24. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDAURRETA

2016ko aurrekontua. Hasierako onespena

Bidaurretako Udalak, 2016ko urtarrilaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2016ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Bidaurretan, 2016ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Antonio Goicoechea Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L1600961