24. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

2. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Hasierako onespena

Bertizaranako Udalak, 2016ko urtarrilaren 14ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aurrekontuaren 2/2015 aldaketa.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorrean garatzen duen irailaren 21eko 270/95 Foru Dekretuaren 33. artikuluari jarraikiz, espedientea 15 egun baliodunean egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Bertizaranan, 2016ko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1600580