24. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZPARREN

Onddoen, perretxikoen eta beste produktu naturalen aprobetxamendua arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Azparrengo Kontzejuaren Batzordeak, 2015eko abenduaren 19an egin bilkuran, onddoen, perretxikoen eta beste produktu naturalen aprobetxamendua mugatzeko eta arautzeko espedientea abian jartzea onetsi zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Orobat, otsailaren 17ko 59/1992 Foru Dekretuaren 88.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, haren bidez onetsi baitzen Mendien gaineko Erregelamendua, hilabeteko epea ematen da, alegazioak aurkezteko.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Azparrenen, 2016ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Fernando Urtasun Garde.

Iragarkiaren kodea: L1600924