24. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

2015eko ekitaldiko aurrekontuan kreditu-gehikuntzaren bidez aldaketa egiteko 26/2015 espedientea. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2015eko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2015eko aurrekontuan kreditu-gehikuntzaren bidez aldaketa egiteko 26/2015 espedientea.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, 2015eko abenduaren 31ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia.

Jendaurrean egoteko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraituz, argitara ematen da iragarkia.

GASTUAK goititurik

KONTU-SAILA

IZENA

BEHAR DEN
ZENBATEKOA

1 4250 48901

Ikastolarendako ekarpena

7.000,00 euro

Osoa

7.000,00 euro

Aurreko kreditu aldaketak honako kontu-sail honen bidez finantzatuko dira:

KONTU-SAILA

IZENA

BEHAR DEN
ZENBATEKOA

1 6110 22608

Nahitaezko dirubilketa zerbitzua

6.500,00 euro

1 4520 48212

Gimnastika erritmikoko eskolarekin hitzarmena

500,00 euro

Osoa

7.000,00 euro

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka ondoko bide hauetako bat erabil daitekeela:

A.–Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

B.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

C.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Altsasun, 2016ko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1601005