24. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Alkatetzaren dekretua

Alloko Udaleko alkate udalburuak 10/2016 ebazpena eman zuen 2016ko urtarrilaren 14an. Hona hemen haren testu osoa:

Alkatetzaren 10/2016 Dekretua.

“Kontuan harturik aurtengo urtarrilaren 17tik 24ra, biak barne, Alloko udal mugapetik kanpora izanen naizela.

Ikusirik, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluak ezartzen duela alkateordeek ordezkatuko dutela alkatea, betiere izendapen ordenaren arabera, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean (...).

Kontuan harturik Alkatetzaren ekainaren 17ko 115/2015 Ebazpena, lehen eta bigarren alkateordeak izendatzen dituena, zeinaren bidez Daniel Alonso Aparicio izendatu baitzen lehen alkateorde.

Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.2 artikuluaren lehen lerroaldeak xedatzen duela, bigarren lerroaldeak xedatua deusetan ukatu gabe, ezen “alkatea kanpoan denean, edo eri nahiz ezindurik dagoenean, haren eginkizunak ezin izanen dituela bereganatu dagokion alkateordeak, non ez diren bere esku espresuki uzten; betiere, 44. artikuluko lehen eta bigarren zenbakietan bildutako baldintzak betetzen badira”.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.1 artikuluak, lege bereko 47.2 artikuluaren bitartez aplikatzen baita, ematen dizkidaten eskumenez baliatuz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Alloko Udaleko lehen alkateorde Daniel Alonso Aparicioren esku uztea esleiturik ditudan eginkizun guztiak, haietan nire ordezko izan dadin, 2016ko urtarrilaren 17tik 24ra, biak barne, udal mugapetik kanpora nagoen bitartean.

Bigarrena.–Delako ordezkotzak iraupen mugatua izanen du, eta 2016ko urtarrilaren 25ean bukatuko da, itzultzen naizenean.

Hirugarrena.–Honako ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Alloko Herriko Etxeko iragarki oholean ediktuak ikusgai edukitzea; hori guztia, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatua bete beharrez.

Laugarrena.–Honako ebazpen hau interesdunari jakinaraztea; ohartarazten zaio, azaroaren 26ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 48. artikuluan xedatuari jarraikiz, ni ordezten nauen bitartean, ezin izanen diola uko egin lege beraren 43. artikuluan ezarritakoaz baliatuz nik haren esku utzitakoari.

Bosgarrena.–Aipatu Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatuarekin bat, ebazpen hau Osoko Bilkurari jakinaraztea, organo kolegiatu horrek egiten duen hurrengo bileran”.

Aditzera ematen da, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan xedatua bete beharrez eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/13985 Legearen 21-l.r) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta ohartarazten da ezen, egintza hau irmo izanik bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat para daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Allon, 2016ko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Javier Ignacio Munárriz Marturet.

Iragarkiaren kodea: L1600547