24. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

1, 2, 3, 4 eta 5. aldaketak 2015eko aurrekontuan.
Hasierako onespena

Allingo Udalak, 2016ko urtarrilaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 1etik 5.era arteko aldaketak Udalaren 2015eko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Allinen, 2016ko urtarrilaren 26an.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L1600935