24. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko
zerrenda, Noain Elortzibarko Udaleko
administrari-ofizial izateko lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez eta plantillako
lanpostu kopurua handitu gabe, betetzeko deialdian

Noain Elortzibarko Udaleko alkateak, 2015eko abenduaren 29ko ebazpenaren bitartez, izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zuen, Noain Elortzibarko Udaleko administrari-ofizial izateko lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez eta plantillako lanpostu kopurua handitu gabe, betetzeko deialdian. Alkatetzaren 2015eko urriaren 22ko ebazpenaren bitartez onetsi zen deialdi hori eta 2015eko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, azaroaren 26an.

Iragan denez deialdian ezarritako legezko epea erreklamazioak aurkezteko eta, onartua izateko baldintzak betetzeari dagokionez, egindako akatsak zuzentzeko.

Ez denez erreklamaziorik aurkeztu.

Aplikatzekoak diren xedapenek legez ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz eta ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretua kontuan hartuz.

EBATZI DUT:

1.–Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea:

Onartuak:

DEITURAK ETA IZENA

1

CILVETI ZAZPE, UXUE

2.–Epaimahaiko kideak izendatzea. Honako hauek osatuko dute:

–Mahaiburua: José Ignacio Erro Lacunza, Noain Elortzibarko Udaleko alkatea.

–Mahaiburuaren ordezkoa: Alberto Ilundain Avellaneda, Noain Elortzibarko Udaleko lehen alkateordea.

–Idazkaria: María Isábel García Layana, Noain-Elortzibarko Udaleko idazkaria.

–Ordezkoa: Miguel Angel Núñez Iriarte, Noaingo ‘’Julián Gayarre’’ musika eskolako udal patronatuko administrari-ofiziala.

–1. mahaikidea: Irene Arizcuren Gómez, Noain Elortzibarko Udaleko administrari-ofiziala.

–Ordezkoa: Alfonso Arizcuren Sánchez, Noain Elortzibarko Udaleko administrari-ofiziala.

–2. mahaikidea: Carlos Revilla Pascual, Noain Elortzibarko Udaleko kontu hartzaile-diruzaina.

–Ordezkoa: Lourdes Percaz Aldaya, Noain Elortzibarko Udaleko Kultura Alorreko administrari-ofiziala.

–3. mahaikidea: María Ángeles Cuesta Márquez, Noain-Elortzibarko Udaleko langileen ordezkaria.

–Ordezkoa: Nieves Beloqui Ros, Noain Elortzibarko Udaleko langileen ordezkaria.

3.–Probak otsailaren 12an hasiko dira, 9:00etan, Noain Elortzibarko Udaleko bulegoetan, Noaingo Foruen plazako 3. zenbakian.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Noain Elortzibarren, 2016ko urtarrilaren 29an.–Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1601117