24. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

GARAPEN EKONOMIKORAKO DEPARTAMENTUA. Jendaurreko informazioa, administrazio baimenaren eskaerari buruz, egungo gas naturalaren sareak hedatu eta aldatzeko 2016. urtean, ondotik azaltzen diren Nafarroako Foru Komunitateko udalerri eta hiriguneetan.

Jendaurrean jarri da administrazio baimenerako eskaera hau, Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73.4 eta 89.3 artikuluen ondorioetarako. Lege hori uztailaren 2ko 12/2007 Legeak aldatu zuen, Gas naturalaren barne merkataritzarako Europar Batasuneko arauei buruz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2003/55/EE Zuzentarauan ezarritakoari egokitzeko.

Eskatzailea: Gas Navarra SA. Helbidea: Gipuzkoako etorbidea, 40 (atzealdea), 1. solairua, 31012 Iruña.

Eskaeraren xedea: aurretiko administrazio baimena, 2016. urteari dagokiona, egungo gas naturalaren sareak hedatzeko Nafarroako Foru Komunitateko udalerri eta hirigune hauetan: Ablitas, Agoitz, Aiegi, Alesbes, Allo, Altsasu, Andosilla, Antsoain, Aranguren, Arazuri, Arbizu, Arguedas, Arrada, Arroitz, Artaxoa, Atarrabia, Azagra, Azkoien, Bakaiku, Barañain, Barillas, Baztan, Bera, Berbintzana, Beriain, Berriobeiti, Berriozar, Bertizarana, Buñuel, Burlata, Cabanillas, Cadreita, Caparroso, Cárcar, Cascante, Castejón, Cintruénigo, Corella, Cortes, Doneztebe, Dorre, Eguesibar, Elgorriaga, Elortz, Esteribar, Etxarri Aranatz, Erriberri, Ezkabarte, Faltzes, Fitero, Fontellas, Funes, Fustiñana, Galar, Gares, Igantzi, Imarkoain, Irunberri, Iruña, Irurtzun, Ituren, Iturmendi, Itza, Kaseda, Lakuntza, Larraga, Ledea, Leitza, Lekunberri, Lerin, Lesaka, Lizarra, Lodosa, Los Arcos, Martzilla, Mélida, Mendabia, Milagro, Miranda Arga, Monteagudo, Murchante, Murillo el Cuende, Murillo el Fruto, Noain, Oibar, Olazti, Oltza, Orkoien, Ororbia, Oteitza, Ribaforada, San Adrián, Santakara, Sartaguda, Sesma, Sunbilla, Tafalla, Tebas-Muru Artederreta, Tutera, Tulebras, Uharte, Uharte Arakil, Urdiain, Valtierra, Viana, Villatuerta, Zangoza, Zarrakaztelu, Ziordia, Zizur Nagusia, Zizur Txikia, Zulueta.

Instalazioen deskribapena: eskaeran aurreikusitako instalazioak egungo gas naturalaren sareen hedapen eta aldaketak dira, 2016. urteari dagozkionak. Sare hauen jardueraren gehieneko presioa 5 bar edo gutxiagokoa da. Gas Navarra SAk egin du proiektua, eta ez dira bertan sartu berariazko proiektua izan duten edo izanen duten sareak.

Proiektatutako sareak guztira 21.853 metro luze dira, gutxi gorabehera.

Aurrekontua: milioi bat zazpiehun eta hiru mila zazpiehun eta hamasei euro eta hogeita zortzi zentimo. (1.703.716,28 euro).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan. Espedientea Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan aztertzen ahalko da (Iruñeko Tomás Caballero Parkea, 1-5. solairua). Han berean interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte, hiru kopiatan, behin iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita 20 eguneko epean.

Iruñean, 2015eko urtarrilaren 28an.–Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Jesús Lasa Equiza.

Iragarkiaren kodea: F1601182