24. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

50/2016 EBAZPENA, urtarrilaren 15ekoa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez, “Funesko udal mugapean San Colombar industrialdea MOP 4 bar-eko gas naturalez hornitzea” proiekturako aurretiazko administrazio baimena eman eta haren onura publikoa onartzen duena.

Gas Navarra S.A. enpresak aurretiazko administrazio baimena eta onura publikoa onartzeko eskatu du proiektu honetarako: “Funesko udal mugapean (Nafarroa) San Colombar industrialdea MOP 4 bar-eko gas naturalez hornitzea”.

Baimen eskaera hori jendaurrean jarri zen, iragarkia paratuz 2015eko 205. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 15ean, eta Diario de Navarra nahiz Diario de Noticias egunkarietan 2015eko urriaren 15ean.

Proiektu teknikoaren oinarrizko datuak honako hauek dira: Funesko udal mugapeko San Colombar industrialdea gasez hornitzea proiektatzen da, Azkoiengo udal mugapean dagoen banaketa saretik. 4 bar-eko gehieneko presioarekin eginen da. Horretarako, polietilenozko hodia erabiliko da, DN90 eta DN63 mm-ko diametroak izanen dituena. Lineako bi balbula (DN90 mm-ko diametrokoak) eta hargune balbula bat (DN63 mm-ko diametrokoa) instalatuko dira.

Proiektatutako sareen luzera, guztira, 334 metrokoa da, gutxi gorabehera.

Aurrekontua hamabost mila zortziehun eta hirurogeita hamalau euro eta laurogeita hamalau zentimokoa da. (15.874,94 euro).

Baimena eskatu duen enpresak Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 67.2 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen ditu.

Gas Navarra S.A. enpresak ondasun eta zerbitzuak babesten dituzten erakunde publiko guztiei eskatu dizkie baimena eta baldintzak. Horregatik, enpresa titularrak haiek ezartzen dizkioten baldintzak onartu beharko ditu.

Alegazio bat jaso da eta, abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuaren 79. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, Gas Navarra, S.A.ri jakinaraziko zaio:

1. Blanca Díaz Díaz andreak eta Javier Díaz Díaz jaunak (Azkoiengo 1. poligonoko 744. lurzatiaren jabeak) alegazio bat aurkeztu zuten, non adierazten zuten proiektuan aurreikusitako trazaduraren aurka zeudela, aurreikusia baitago gas naturaleko hodiak lurzatia erditik zeharkatuko duela, eta horrek lurzatiak etorkizunean izan ditzakeen erabilera urbanistikoak mugatzen ditu. Horrenbestez, eskatzen dute kanalizazioa bere lurzatiaren goiko mugatik egin dezatela, 745. lurzatiarekin muga egiten duen tokitik.

Gas Navarra, S.A. enpresari entzunda, ondokoa adieraz daiteke:

–Teknikoki posiblea da trazadura aldatzea eta 745. lurzatiarekin muga egiten duen tokira eramatea, betiere zortasun eremuak eta aldi baterako okupaziorako eremuak ez badute aipatu lurzatia ukitzen.

–Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearekin bat, NA-115 errepidearekiko paralelo doan trazaduraren zatia 8 metroko zortasun eremutik haratago jarri beharko da.

Hori horrela, bidezkoa da gas naturala kanalizatzeko trazadura aldatzea, Blanca Díaz Díaz eta Javier Díaz Díaz jaun-andreek aurkeztutako alegazioa aintzat hartuta.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Baimena ematea Gas Navarra S.A. enpresari Funesko udal mugapeko (Nafarroa) San Colombar industrialdea gas naturalez hornitzeko instalaziorako.

2. Baimendutako instalazioen onura publikoa adieraztea, nahitaez desjabetzearren eta bide zorra ezartzearren.

3. Gas Navarra, S.A.ri onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.

4. Baimen hau ematen bada ere, ez dira alde batera utzi behar aplikatzekoak diren bestelako xedapenak, sektoreko legeria eta, bereziki, lurraldearen antolamenduari eta ingurumenari buruzkoa kontuan izanik beharrezkoak diren kontzesioak eta baimenak.

5. Enpresak bi hilabeteko epean 317,50 euroko bermea jarri beharko du, espedientean agertzen diren instalazioen aurrekontuaren %2a, bere eginbeharrak beteko dituela ziurtatzeko. Bermea Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako Departamentuan jarri beharko da eta instalazioak abian jartzeko akta egin ondoren itzuliko da.

6. Instalazioetan eta beren muntaketan Gas erregaien banaketari eta erabilerari buruzko erregelamendu teknikoan eta bere jarraibide tekniko osagarrietan ezarritakoa beteko da. Uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori.

7. Gas Navarra, S.A.k Hidrokarburoen Sektoreari buruzko Legearen 74. artikuluan eta bereziki d) idatz-zatian aipatzen diren eginbeharrak beteko ditu. Artikulu horren indarrez Gas Navarra, S.A. beharturik dago hornidura ematera eta behar diren hedakuntzak egitera, berdintasun baldintzetan, baimen honen eremu geografikoaren barreneko edozein eskatzailek zerbitzua eskatuz gero.

8. Behin proiektua eginik, Gas Navarra SAk honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan, zerbitzuan jarri eta hogeita hamar egun igaro baino lehen:

–Obrako zuzendariak obra zuzendaritzaren ziurtagiria prestatu beharko du. Bertan honako hau sartu beharko da: emaitza positiboko froga eginen deskribapena eta adieraziko du obra hasierako proiektuaren arabera egin dela eta, proiektuan aurreikusiaren arabera, exekuzioan aldaketak egin badira, identifikatu eta justifikatu beharko ditu horiek, betiere erregelamenduko xedapenei eta egokiak diren JTOei jarraikiz.

–Exekuzioaz arduratzen den enpresak, instalazioaren ziurtagiria emanen du eta, hala behar bada, egindako frogena. Bertan adierazi beharko da hori erregelamenduan eta JTOetan ezarritakoaren arabera egin dela, eta dokumentazio teknikoarekin bat. Aipatu agirietan aurreikusiaren aldean, exekuzioan aldaketak egin badira, identifikatu eta justifikatu beharko ditu.

–Instalazioen muntaketa gainbegiratu eta kontrolatzeaz arduratzen diren enpresa edo entitateen azken ziurtagiria, adieraziko duena emaitza egokia izan dela bukaerako ikuskapenetan eta egin diren saiakuntza eta probetan.

–“Gas erregaia hartzen duten instalazioen dokumentazioaren erregistroa” izeneko agiria, behar bezala betea.

9. Urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73. artikuluko 6. idatz-zatian aipatzen direnak ez ezik, hauek ere izanen dira baimena bertan behera uzteko arrazoiak:

a) Bermea adierazitako eran eta epean ez jartzea.

b) Proiektuaren exekuzioa aldatzea edo handitzea, Zuzendaritza Nagusi honek baimendu gabe.

c) Ebazpen honetan ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten instalazioak egitea edo pertsonen eta gauzen segurtasuna bermatzeko ezartzen diren baldintza eta agindu tekniko oinarrizkoak ez betetzea.

10. Gas Navarra SAk, instalazioak egiten hasi baino lehen, ukitutako ondasun eta zerbitzuen jabe diren erakunde guztien baimena beharko du; hortaz, horiek ezarritako baldintzak onartuko ditu enpresa titularrak.

11. Ebazpen hau jakinaraztea Gas Navarra, S.A. enpresari eta ukitutako ondasun eta eskubideen jabeei, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da (“Erreferentzia: Espediente kodea” hitzen ondoren dago).

12. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, denek jakin dezaten.

Iruñean, 2015eko urtarrilaren 15ean.–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, María Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1600578