24. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

199/2015 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, urteko bigarren ordainketa, bigarren seihilekoari dagokiona, baimentzen duena, udalen musika eskolei diru-laguntzak emateko deialdian aurreikusi bezala. Deialdi hori apirilaren 9ko 124/2015 Ebazpenaren bidez onetsi zen 2015erako eta uztailaren 23ko 370/2015 Ebazpenaren bidez ebatzi.

2015eko azaroaren 30ean amaitu zen epea diru-laguntzaren onuradunek musika eskolen diru-sarrera eta gastuen aurrekontua aurkezteko, 2015eko azaroaren 15ean hein batean exekutatua edo gauzatua, musika eskolaren entitate titularraren organo eskudunak onetsia. Apirilaren 9ko 124/2015 Ebazpenaren I. eranskineko 10.3 oinarrian jaso bezala, eskaera ez bada epearen barrenean aurkezten onuradunari diru-laguntzaren %1eko zigorra ezarriko zaio atzeratzen den egun bakoitzeko.

2015eko abuztuaren 31n argitaratu zen udalen musika eskolentzako 2015eko diru-laguntzetarako deialdia ebazten duen uztailaren 23ko 370/2015 Ebazpena. Apirilaren 9ko 124/2015 Ebazpenaren I. eranskineko 12. oinarrian ezarritako epearen barrenean, eskatutako informazioak edo aitorpenak jaso dira, zein den kasua eta musika eskola bakoitzeko titular mota.

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Ataleko buruak txosten bat aurkeztu du, musika eskolen 2015eko funtzionamenduaren gastu orokorrak zati batean pagatzeko ordaindu beharrekoak diren diru-laguntzei buruz.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 28ko 136/2015 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko bigarren puntuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Diru-laguntzaren bigarren ordainketa agintzea, entitate titular bakoitzari dagokion zenbatekoaren arabera, ebazpen honen eranskinarekin bat. Zenbatekoa, guztira, 859.869,36 eurokoa da, 2015era luzatutako 2012ko aurrekontuetako “Musika Eskolendako diru-laguntza” izeneko 421004-42440-4609-322502 kontu-sailaren kargura (40004061 kontabilitate espedientea), apirilaren 9ko 124/2015 Ebazpenaren bidez 2015erako onetsitako eta uztailaren 23ko 370/2015 Ebazpenaren bidez ebatzitako deialdian ezarritako arauei jarraikiz.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpen hau eta eranskina Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta interesdunei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

4. Administrazioko ebazpen honen kontra administrazio publiko interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2015eko abenduaren 31n.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Estebe Petrizan Iriarte.

ERANSKINA

Udalen musika eskoletarako diru-laguntzak 2015. urterako

Apirilaren 9ko 124/2015 Ebazpena, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiarena.

Uztailaren 23ko 370/2015 Ebazpena, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiarena.

2. ORDAINKETA, EUROTAN

P3100600J

Ablitasko Udala

4.414,67

G31213598

Altsasuko Udalaren Musika Patronatua

11.123,08

P3132500D

Antsoaingo Udala

14.406,58

P3101900C

Agoizko Musika Eskolako Patronatua

5.645,33

G31282619

Artaxoako Udalaren Musika Patronatua

6.624,62

P3104200E

Azagrako Udala

6.857,30

P3138600F

Barañaingo Udala

73.635,45

G31255037

Berako Udalaren “Isidoro Fagoaga” Musika Patronatua

13.034,53

P3190300H

Berriozarko Udala

18.271,38

P3105702I

Buñuelgo Udalaren Musika Patronatua

3.147,35

G31115744

Burlatako eta Atarrabiako Udalen Musika Patronatua

54.662,40

G31279342

Zarrakazteluko Udalaren Musika Patronatua

1.809,86

V31794910

Castejongo Musika Eskola erakunde autonomoa

10.238,05

P3107100D

Cintruenigoko Udala

11.987,16

P3107600C

Corellako Udala

9.496,67

G31500358

Doneztebeko Udalaren Musika Patronatua

3.927,64

P3108500D

Eguesibarko Udala

24.335,66

P3105000H

Baztango Udala

13.086,90

P3109600A

Lizarrako Udala

24.465,11

G31255128

Etxarri Aranazko Udalaren Musika Patronatua

5.755,30

P3174900E

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordea

2.628,90

P3110500J

Fontellasko Udala

5.315,41

P3111300D

Garinoaingo Udala

7.918,12

G31226624

Garraldako “Orreaga” Musika Eskolako Patronatua

26.160,34

G31208101

Uharteko Udalaren Musika Patronatua

19.024,02

P3190400F

Irurtzungo Udala

8.420,86

P3113700C

Lakuntzako Udala

7.013,88

P3155300A

Lekunberriko Udala

27.273,53

P3115100D

Leringo Udala

1.953,35

P3115200B

Lesakako Udala

5.362,54

P3115600C

Lodosako Udala

6.290,98

G31255177

Irunberriko Udalaren Musika Patronatua

6.448,83

G31578693

Martzillako Udalaren Musika Patronatua

25.741,39

P3116900F

Milagroko Udala

18.459,91

P3117600A

Murchanteko Udala

7.003,93

P3102300E

Mutiloako Udala

25.457,13

P3108801F

Noaingo Udalaren Musika Patronatua

28.345,62

P3118901B

Olaztiko Udalaren Musika Patronatua

1.960,83

P3119100J

Erriberriko Udala

17.926,54

G31699143

Oltza Zendeako Udalaren Eskolako Patronatua

11.840,53

P3120100G

Iruñeko Udala

92.978,25

G31279086

Azkoiengo Udalaren Musika Patronatua

19.213,29

P3120601D

Garesko Musika Sustatzeko Udalaren Patronatua

14.526,30

G31667918

Ribaforadako Udalaren Musika Patronatua

19.187,83

G31368020

Erronkariko Udalaren Musika Patronatua

3.618,67

P3121501E

San Adriango Musika Eskola erakunde autonomoa

14.155,22

G31272172

Zangozako Udalaren Musika Patronatua

27.849,64

V31146384

Tafallako Udalaren Musika Eskolako Patronatua

27.001,27

P3123200B

Tuterako Udala

27.818,17

G31462682

Alesbesko Udalaren Musika Patronatua

6.373,25

G31471873

Zizur Nagusiko Udalaren Musika Patronatua

29.675,78

Guztirakoak

859.869,35

Iragarkiaren kodea: F1600413