24. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

200/2016 EBAZPENA, otsailaren 1ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, 5.1 oinarria aldatzen duena, epaimahaiaren osaerari dagokionez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko 30 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 18ko 1152/2015 Ebazpenaren bitartez deialdia onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko 10 lanpostu oposizio bidez betetzeko. Ebazpena 2015eko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 8an.

Ondoren, Funtzio Publikoko zuzendariaren urriaren 5eko 2404/2015 Ebazpenaren bidez, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 18ko 1152/2015 Ebazpena (Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko 10 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia) aldatu zen, hasieran deitutako lanpostuen kopurua 30era arte handituta, eta eskaerak aurkezteko hogeita hamar naturaleko beste epe bat ireki zen. Deialdi hori 2015eko 206. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 16an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 9ko 2922/2015 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen behin-behineko zerrenda onetsi zen, eta 2015eko 250. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, abenduaren 17an.

Azkenik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 18ko 98/2016 Ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta epaimahaiko osaera aldatu zen, langileen batzordeko kideei dagokienez, eta lehenbiziko ariketa egiteko data, tokia eta ordua ezarri ziren.

Frogatu baita Nafarroako Larrialdietako Agentzia iraungiaren baitan eratutako langileen batzordean kide batek badituela arrazoiak ordezko kide gisa abstenitzeko eta ez jarduteko, bidezko da hura ordeztea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 5.1 oinarria aldatzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko 30 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian.

2. Jesús María Berrio Zaratiegui jauna izendatzea Nafarroako Larrialdietako Agentzia iraungiaren baitan eratutako langileen batzordeko kide titular, Francisco Javier Gandarillas Palacios jaunaren ordez, eta Carlos Asín Gambra jauna ordezko, Iñigo Balbás Ruiz jaunaren ordez.

3. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Justiziako eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2016ko otsailaren 1ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1601260