24. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

5/2016 FORU AGINDUA, urtarrilaren 21ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Daniel Tarifa Álvarez jauna, Hezkuntza Departamentuko Informazio Sistemen Modernizazioa Bultzatzeko Bulegoko burua, kargutik kentzen duena.

Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian xedatzen du ezen atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organoak berak, libreki.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Daniel Tarifa Álvarez jauna, Hezkuntza Departamentuko Informazio Sistemen Modernizazioa Bultzatzeko Bulegoko burua, kargutik kentzea.

2. Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantillarako Bulegoari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2016ko urtarrilaren 21ean.–Hezkuntzako kontseilaria, José Luis Mendoza Peña.

Iragarkiaren kodea: F1601072