24. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. Kaleratzeak/Kargu-uzteak oro har, 928/2015

M.ª Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: kaleratze/kargu-uzteengatiko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 928/2015 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta MRM Hortofrutícula SLri zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten da 2016ko otsailaren 8an, 11:40an, epaitegi honetan ager dadin (San Roke kaleko 4, 1. solairua) adiskidetze-ekitaldia eta/edo judizioa egitera.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2016ko urtarrilaren 20an –Justizia Administrazioaren letradua, M.ª Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1600785